Ziurtagiri Digitala

Ziurtagiri Digitala

DZFN-MEE-k, CERES bidezko Ziurtapen Zerbitzuen Hornitzaile bezala, Internet bidez era ziur batean izapideak egiteko beharrezkoak diren aplikazio batzuk ezarri ditu Administrazioak, herritarrek eta Espainiar enpresek erabili ditzaten. DZFN-MEE-k eskaintzen dituen nortasun digitalaren ziurtapen eta autentifikazio aukera berriek baliotasuna eta segurtasuna ematen diete transakzio elektronikoei

Sinadura electronikoaren ziurtagiria

DZFN-MEE-k ezarririko sinadura elektronikoaren ziurtapen sistema bitartekari garden bat da herritarrarentzat, erabilpen errazekoa da, erabilgarritasun handia ematen du eta sareko erabiltzaileentzat aldibereko sarrera bikaina dauka. Sistema hau jada martxan dago aplikazio ugariekin eta hainbat erakundek sisteman sartzear daude.

DZFN-MEE-k jaulkitzen dituen ziurtagiriak erabilpen orokorrerako dira, eta horregatik, unibertsalak dira, herritar bakoitza administrazio desberdinekin komunikatu daitekeelarik ziurtagiri bakar batekin.

Nola lor dezakezu pertsona fisikoaren DZFN ziurtagiri digitala?

Zure ziurtagiri digitala lor ezazu

Ziurtagiri Zerbitzuak

Sinadura elektronikoko ziurtagiri sistema ezagunaz gain, DZFN-MEE-k ziurtapen zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu CERES-en bitartez. Ziurtagiria heldu behar den entitatearen eskaeraren arabera edo ziurtatu behar denaren arabera egingo da; erabiltzaileen nortasun ziurtagiriak jaulkiko dira, bai korporazio erabilpen edo erabilpen pribaturako, informatika osagaien ziurtagiriak ere jaulkiko dira eta baita softwareko sinadura ziurtagiriak ere.

Ziurtapen entitate batek dauzkan ohizko zerbitzuez gain, DZFN-MEE-k konfiantzazko hirugarren batek egiaztatzeko beharrezkoak diren zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu CERES bidez, esaterako denbora zigilatzea, ez ukatzeko zerbitzuak, mezuen ziurtatze eta artxibatzea, etab.

Ondoren gure egiaztapen-zerbitzuen|komunen batzuen zerrenda bat eskaintzen diogu:

CERES Proiektua

CERES Proiektua (Espainiar Ziurtagiria) DZFN-MEE buru izanik, Ziurtapen Entitate Publiko baten ezarpenean oinarritzen da, komunikazio sare irekien bidez administrazio publikoek beste erakunde batzuekin, enpresekin eta hiritarrekin dauzkaten komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzea izango delarik honen helburu nagusia.

CERES-i buruzko informazio gehiago