Kixote argitaratu zeneko IV. Mendeurrena

Nobela

«Mantxa aldeko herri koxkor batean, izenik gogoratu nahi ez dudana, aspaldi ez dela gapare bat bizi zen, lantza altxatokian, adarga zahar, zaldi zingil eta erbi-zakur lasterkari daduzkaten horietarikoa.» Horrela hasten da gaztelaniazko literaturako joiarik preziatuena, 1605ean Miguel de Cervantes Saavedrak argitaratua.

Nobela honek mundu osoa bereganatu du eta, agian, Bibliarekin batera, hizkuntza gehienetara itzuli den obra da eta bertako pertsonaiak kategoria unibertsala erdietsi duten benetako arketipoak dira: On Kixote, idealista eta ameslaria eta Sancho Panza, lagun fidela, praktikoa eta pixka bat fatalista.

Laburpena

Episode of Don Quixote by V. S. Algora

On Kixotek mantxatar kapare baten istorio bat kontatzen du; horrenbeste zalduntza-liburu irakurtzeagatik erotu egiten da eta uste du zaldun ibiltari bat dela.

«...Hala bada, hainbesteraino sartu zen irakurte haretan, gauak argirik argi eta egunak ilunik ilun irakurtean emaiten zituela; eta honela, lo gutti eginaz eta asko irakurriaz garuna ihartu zitzaion, zentzua galtzeraino.»

Hiru aldiz irteten da bere herrixkatik abenturen bila eta «gaiztakeria mota guztiak zuzentzeko»; hala, errealitatea eta fikzioa nahasten zituen, eta kasu gehienetan gaizki ateratzen zen. Etxera itzultzean, gaixotu egin zen, zentzua berreskuratu eta hil egin zen.

Lehenengo irteeraren eta herrixkarako behin betiko itzuleraren artean, istorio txiki ugari izaten ditu eta gure protagonistak zaldun-gertaeratan bilakatzen ditu, nahiz eta beti ez den bere dementziagatik.

«Bizargina belauniko zegoen, anartean, barreari eutsi beharrez, bestela-baitakoan, bizarra ez erortzeko kontuz-kontuz, zeren, eroriz gero, beharbada, asmo ona lortu ezin izanen baitzuten.»

Askatasuna

Baina Cervantesen apustu handiena eta Kixote nobela hilezkor bihurtu duena, pertsonaia bakoitzak erabiltzen duen hizkuntza bikainki zaintzeaz gain, ASKATASUNAREN aldeko apustua da; izan ere, etengabe agertzen da liburu osoan zehar, Aljerian gatibu emandako urteen ondorioz:

«-Askatasuna, Santxo, zeruak gizonari emaniko dohainetan ahaldintsuenetako bat duk, harekin alderatu ezin daitezkek lurrak barruan dituen ez itsasoak estaltzen dituen altxorrak: askatasunagatik, ohoreagatik bezala, bizia galbidetan ezar daitekek eta ezarri behar duk; gatibu izaitea, ordea, gizona edo gizakiari gerta lekiokeen gaitzik larriena duk.»

Cervantes

On Kixote Mantxakoa Espainiako poeta, nobelagile eta dramaturgo Miguel de Cervantes Saavedrak idatzi zuen XVII. mendean. Miguel de Cervantes Alcalá de Henaresen jaio zen 1547. urte inguruan, eta idazle espainiar onena da, baita idazle unibertsal onenetako bat ere.

Autobiografia

Novelas Ejemplares (Eredu nobelak) izenekoen hitzaurrean Cervantesek bere burua horrela deskribatzen du:

«Hemen ikusten duzuen honek musuluzea du, ile gaztainkara, kopeta leun zein trabarik gabea, begi alai eta sudur okerra baina proportzio onekoa; zilar-koloreko bizarra du, urrezkoak zirela ez dira hogei urte bete ordea, bibote handia du, aho txikia, hortzak ez txikiak ez handiak, ez baititu sei besterik, eta horiek gaizki moldatuak eta okerrago jarriak, ez baitatoz bat bestearekin; gorputza bi muturren artean dago, ez handia ez txikia, kolore bizia du, beltzarana bainoago zuria; bizkar mardulekoa da eta oin ez arinekoa; horixe da Galatea eta On Kixote Mantxakoa egilearen aurpegia, César Caporal Perusinorena imitatuz, Parnasorako bidaia egin zuen horrena, baita hortik zehar dabiltzan eta bere jabearen izenik ez duten beste obra batzuena ere. Arrunki Miguel de Cervantes Saavedra izena du. Urte askoan soldadua izan zen, eta bost urte eta erdian gatibu egon zen; bertan ikasi zuen pazientzia izaten ezbeharren aurrean. Lepantoko ontzi-batailan ezkerreko eskua galdu zuen arkabuz baten tiroarekin; zauri horrek itsusia dirudien arren, berak edertzat jotzen du, aurreko mendeetan izandako eta etorriko direnek ikusiko ez duten unerik gogoangarri eta gorenean egin ziotelako, oroitzapen pozgarrien gerraren seme Carlos Bosgarrenaren bandera garailearen agindupean borrokatuz.»

Kixoteren egilea

50 urte beteta eta poesia, antzerki eta nobelako hainbat obraren egilea izanda, «On Kixote Mantxako gapare buruargia» argitaratu zuen eta berehala arrakasta izan zuen; halere, horrek ez zizkion konpondu ia bere bizitza osoan izan zituen zailtasun ekonomikoak. Urte gutxi batzuk geroago Alonso Fernández de Avellanedak idatzitako kopia editatu zen. Hori zela eta, Cervantesek Kixoteren bigarren zatia osatu zuen eta 1615ean argitaratu zen, «Kixote faltsuari» buruzko aipamen ugarirekin.

«...herriko endore (han" alkate" esaten diote) naskari batekin sartu zen, eta haren aurrean (naskariak idazten zekielako "eskribau" ere esaten dionik bada) On Kixotek, eskari eginaz, On Alvaro Tarferi, han bertan zegoen gapare hari, aitorpena har ziezaion galdatu zion, bere eskubideari atxekiz, zeinetan On Kixote Mantxako, hantxe bertan zegoena bera, lehendik ezaguna ez zuela aitortzen baitzuen, eta berau ez zela On Kixote Mantxakoren kondairaren bigarren zatia izenburua zuen liburu Avellaneda abizeneko eta Tordesillastarra zen batek osatu eta argitaratu batean zebilen hura.»

1616ko apirilaren 23an hil zen, eta UNESCOk Liburuaren Mundu Egun gisa deklaratu zuen.

Ereduzko obra

«On Kixote Mantxako gapare buruargia» nobelak arrakasta izan zuen berehala, horren erakusle dira Lisboan bi edizio faltsu agertu zirela nobela argitaratu eta hortik aste gutxira. Eta soilik zazpi urte pasatu ziren Thomas Sheltonek lehenengo aldiz ingelesera itzuli zuenean, izenburu honekin: «The History of the Valorous and Wittie Knight-Errant Don Quixote of the Mancha» Ondoren itzulpen ugari egin dira eta, hala, Bibliarekin batera, munduan hizkuntza gehienetara itzuli den liburua da.

Munduan izan duen garrantzia eta eragina

2002. urtean historiako fikziozko libururik onena gisa hautatu zen, Norvegiako Liburuaren Klubak eta Nobel Fundazioak 54 herrialdetako 100 idazleren artean antolatutako hautapen batean.

Obra hau mundu osoan obra literario, zinemarako pelikula, musika-konposizio, antzerki-obra, ballet, pintura, zigilu, komiki, eta abarren inspirazioa izan da.

Eta Espainiako Errege Akademiaren hiztegiko hitz bat ere eman du:

quijote2. m. Komenentziaren aurrean bere idealak jartzen dituen gizona eta era desinteresatuan zein konprometituan jarduten du justutzat jotzen dituen kausen alde, baina ez ditu lortzen. 2. Gizon altu, argal eta serioa; bere itxurak eta izaerak Cervantesen heroia gogorarazten du.

Argitalpenaren IV. mendeurrena

2005ean obraren lehen zatia argitaratu zela IV. mende bete dira. Efemeride hauek ospatzeko, DZFN-MEEk bilduma bat landu du eta txanpon hauek osatzen dute bilduma hori: 10 euroko ageriko balioa duten zilarrezko 8 errealeko hiru txanpon, 50 euroko ageriko balioa duen zilarrezko «cincuentín» bat eta 400 euroko balioa duen urrezko 8 ezkutuko txanpon bat; baita 12 euroko ageriko balioa duen zilarrezko txanpon bat eta 2 euroko oroitzapenezko txanpon bat.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo loturak kontsulta daitezke:

Miguel de Cervantes Liburutegi Birtuala: www.cervantesvirtual.com