Pezetaren historia

Txanponak

Txanpon bakoitzak historiako zati txiki eta paregabe bat darama berarekin.Txanponak ezinbesteko lekukoak izan dira, espresio bideak, herrialde bateko historia osatzen duten pasarte bakoitzeko ideologien ibilgailuak , altxor baliotsu eta maitatu bat osatuz, txaponek atzealdean daukaten estanpatzea baino askoz ere baliotsuagoa.

1 peseta de 1944, 1 peseta en plata de la II República, 20 pesetas de 1904

Jaiotza

1ª peseta de España 1869

1868ko urriak 19an pezeta jaio zen moneta-unitate bezala Isabel II.aren uzkailtzearen ondoren Behin-behineko Gobernuaren dekretuarengatik. Gobernu honek berak, Madrilgo Cecaren* ekoizpen osoa zentralizatzea erabaki zuen, gaur egungo DZFN-MEE sortuz. Une horretatik eta euroa agertu zen arte Fabrikak, egon diren pezeta guztiak landu ditu.

Pezeta bakoitzak, egina izan zeneko unean zegoen historia, politika, erlijio ekonomia eta artearen istorioa daramatza bere tamaina txikietan. Pezetak Espainiako historiako 134 urte dauzka gorderik barnean.

(*) Moneta etxeen jatorrizko izena.

Izena

1 peseta de 1944

Izenaren aukera bere erabileraren familiartasunari egokitu zitzaion batez ere. Marabedi, erreal, ezkutu, etab... bezalako hainbat izen pezeta terminoagatik estaliak gelditu ziren, hau Isabel II.aren garaitik erabiltzen baitzen. Gainera badirudi Katalonian jada pezetak zirkulazioan egon zirela Independentziako Gerra aurretik.

Lehen txanponak

1 peseta del Gobierno Provisional 1870

Aurrealdea

1869an landutako lehen pieza unitatea da. "Behin-behineko Gobernua" hitzak zituen aurrealdean "Espainia" izan ordez, ondorengo txanponetan eta zilarrezko balioetan agertuko den bezalaxe. Aukeratu zen motiboa Hispaniaren pertsonifikazioa izan zen Perineoetan etzanda, Adriano enperatzailearen txanponetan inspiratua. Bestalde brontzeak Espainia irudikatzen zuen harrien gainean eseritako andere handia bezala. Biak bikainki grabatuak izan ziren Luis Marchionniren eskutik, nork 1861. urtetik Madrilgo Moneta Etxeko grabatzaile nagusiaren kargua zeukan.

Atzealdea

Atzealdea zilarrean egin zen Espainiako ezkutu batekin. Brontzeak ezkutu hau zeukan lehoi baten irudia azaltzen zuen, honek "txakur handi" eta "txakur txiki" terminoak sortarazi zituelarik, jendeak txakur bat ikusi baitzuen lehoia zegoen lekuan. Nazioarteko lehiaketa baten ondoren, Luis Marchionniren behin betiko modeloa inspiratzeko balio izan zuten hiru zirriborro desberdin atera ziren.

Ikonografia

Pezetak diru sistema bezala izan zuen iraute bitartean, diseinuak eboluzio bat jasan zuen une bakoitzeko arrastoengatik markatua eta eboluzio hau gainera norabide oso desberdinetan eman zen.

Jatorrik

1869an ezarri zenaren arabera, atzealdean Espainiako ezkutu nazionala mantentzen da, aldaketak egiten joango zaiolarik. Aurrealdean aldiz Hispaniaren presentzia aldatzen da irudi errealarengatik.

Bigarren errepublikak hauste tipologikoa ekarriko du, errepublika inspirazioko motiboak sartuz, gobernu berriaren egoerarekin bat etorririk. Batzuetan modeloak ez dira oso landuak agertzen hauek zeukaten lanketa behar izugarriarengatik.

Frankoren botererako iristeak biraketa bat suposatu zuen zentzu honetan, 1947. urtean Benlliurek egindako erretratu bat sartu zelarik, Manuel Marínek egokitua hau. Heldutasun erretratua Juan de Ávalosek egin zuen.

Gaur egun arte

Demokraziak tamainak eta balioak mantenduko ditu Juan Carlos I erregearen irudia eta Ezkutu Erreala gehituz. Hala ere, 1990etik, hauek urtero berritzen dira oroitzapen asmo batekin, monarkiaren tradizio baztertzailearekin amaituz, eta kultura, arte eta tokiko motiboei sarrera emanez.

Balioak

25 cts Alfonso XIII de 1927, 20 pts Alfonso XIII de 1904

Hasieran aurreikusiko hamalau balioak ez ziren burutu Alfonso XIIIren erregealdi arte, noiz metal preziatuak metal berri eta aleazioengatik aldatu ziren, balio intrintseko eta nominalaren arteko parekotasuna galduz. Hala eta guzti zere, urrezko lanketak 1904 urte arte mantendu ziren eta zilarrezkoak 1933 urte arte. Azken honek bidea eman zion latoizko pezeta horiari, jendearen artean "rubia" izenarekin ezaguna. Une honetatik aurrera lanketak kobrean, aluminioan eta nikelean oinarritu dira eta diseinuek era guztietako aleazio eta tamainak nahastu dituzte.

1989 urtea geroztik eta arrazoi ekonomikoengatik, bildumazaleen interesei gehiturik, metal preziatuetan eginiko lanketak ateratzen joan ziren etengabe. Ehun pezetako txanponaren azken grabaketaren ospakizun sinbolikoak pezetaren historiaren amaiera esan nahi du, txapon maitatuaren joan eta etorriak, aurpegiak eta atzealdeak.


Historia: Gehiago jakin

5 pesetas de 1871, 10 céntimos de 1870

Moneta baten ibilbidea, bere herrialdearen historiarekin eta bere zirkulazioko unean suertatzen diren gertaerekin lotuta dago. Pezeta, europar moneta sistema bakarra ezarri zen arte Espainian egon zen azken moneta zirkulatzailea,  1968an jaio zen Behin-behineko Gobernu bitartean. Ehun urte baino gehiagoz egon zen zirkulazioan eta espainiar historiaz betea gelditu zen.

Historia osoa ezagutzera gonbidatzen zaitugu eta... pasa ezazu Monetaren Etxeko Museo!, bertan Espainiako historia ezagutu ahal izango duzu bere diuran islatua.


Merezitako Omenaldia

1 peseta II República de 1933, 1 peseta Franco 1943

Pezetaren agurra gehien erabiltzen zen txanponaren lanketarekin hasi zen, ehun pezetako txanpona, eta jada klasikoa bihurtu den zilarrezko oroitzapenezko bi milako txanponarekin ere. Biek Hispaniako irudia agertzen dute, 1869an pezetaren lehen igorpenak egin zuen bezalaxe.

Betirako agur bat, leku askotatik heldu zen betirako omenaldi bat, Ekonomia Ministerioa, Altxorraren Zuzendaritza Nagusia, Espainiako Bankua eta Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxea bera. Denek ospatu nahi izan zuten Espainiako moneta unitateak hau lortzeko ematen zuen azken aukera. Edizio paregabe bat, historiaren zati bat DZFN-MEEn erabilgarria ordudanik.


Sarrera

Ehun pezetako azken txanponaren lanketarekin, 2001eko ekainak 19an pezetaren igorpenarekin amaitu zen, xaflak eta trokelak museo piezetan bilakatu zirelarik etorkizuneko memoriarentzat. Horrela, 2002ko martxoak 1ean, Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxeak (DZFN-MEE) bere historiaren aro berri bat hasi zuen txanpongintzari dagokionez, posible eginik espainiarrentzat euroarekin eguneroko bizitza bat izatea.

Pezetaren Desmonetizacioa (PDF - 283 KB)


Billeteak

Estanpaturiko historia

Euroaren iristeak diru paperaren historiaren zati bati amaiera jartzen dio, pezetaren aroa, Espainiako historiako hainbat kapituluren bitartean billeteetan idatziriko eta estanpaturiko legendako mendeak.

Sistema monetario actual, billetes de euro

Lehen igorpena

Billete de 500 ptas de 1884

Pezetatan egin zen lehen diru paperaren igorpena 1874eko uztailan izan zen. Espainiako bankuari billeteak igortzeko eman zitzaion esklusibitate eskubidearen ematearekin bateratzen da. Lehen kapitulu honen ondoren, billete kopurua izugarri handituko da herrialdearen hazkunde ekonomikoaren isla dela eta. Gerra Zibilean izan ezik, noiz urritasun arazoengatik era guztietako ordainketa formak bilatu ziren, billeteen igorpena hazkunde egonkor batean mantendu da herrialdearen ekonomiarekin bat etorririk, espainiarren eguneroko bizitzako parte izanik, identitate nazionalaren ezaugarri bezala.

Ekoizleak

En primer plano billete de 25 ptas de 1936, detrás nueva estampación del billete de 1936

DZFN-MEE-k izan zuen lehen igorpena 1940eko urriak 21an gertatu zen. Ordu arte, Espainiako Bankuko tailerrak eta britainiar, amerikar eta alemaniar enpresa desberdinek izan ziren diru paperaren ekoizpenaren arduradun.

1941. urtetik, DZFN-MEE-k bakarrik izan du espainiar diru paperaren ekoizpen prozesuaren  ardura. 2002ko urtarriletik aurrera, etorkizuna beste entitate batzuekin eduki beharreko lankidetza estuarengatik markatua agertzen da, Europar Banku Zentrala eta beste europar ekoizle batzuk.

Teknika eta segurtasuna

Billete de 5.000 pesetas de 1976

Historikoki, inprimaketa kalkografikoa faltsutzeko zailena izan da. Teknika hau bineta nagusia eta dekorazio orlak estanpatzeko erabiltzen da, inprimaketa tipografiko eta litografikoekin nahastuz billeteko beste zatietan. Jatorrizko grabatuaren ekoizpen metodoak asko hobetu dira urteekin, nahiz eta grabatzailearen irudia oraindik ere erabakitzailea izaten jarraitzen duen.

Billetearen segurtasuna sendotzeko beste elementu batzuk erabiltzen dira, esaterako ur markak, tintak, zuntzexkak, hariak eta harizpiak.

Ikonografia

Billete de 1 pta de 1953

Billete bakoitzak omenaldi bat eskaini nahi izan dio gertaera bereizgarri bati, pertsonaia ospetsu bati, arte lan bikain bati. Billeteen aurrealde eta atzealdeetan gertaera desberdinak irudikatu dira, herrialdearen sentimendu leial, kultura eta arte espresioa islatuz, hauen artean erregeak, margolariak, idazleak, zientzialariak, monumentuak, literatura pasarteak edo Ameriketako Aurkikuntza.