Irudi latente laukoitza

Irudi Latente Laukoitza

Irudi latente laukoitza txanponaren gune berean dauden lau irudik osatzen duten txanponentzako segurtasun-neurri berri bat da, argiak nola ematen dion kontuan hartuta; horrela, segurtasuna areagotzen da eta aukerak ere gehitu egiten dira diseinuari eta pertsonalizatzeari dagokionez.

Oinarri teknikoa

Efektua metalezko planoaren gainean oinarri koadratuko piramideen segida bat grabatuta lortzen da. 
Piramideen alde bakoitzak pixel bat bezala funtzionatzen du; hala, orientazio berdina duten alde guztiek irudi oso bat osatzen dute.
Imagen Latente Cuádruple - Fundamento Técnico

Pertsonalizatzea

Segurtasun-neurri berritzaile hau aplikatuta bezero bakoitzaren beharrak asetzen dira eta, horrela, diseinu partikularretan integra daitezke, produktu amaituari eragin gabe. 

 

Segurtasuna

Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxeak (DZFN-MEE) faltsutzea zailtzen duen segurtasun-neurri bat bermatzen du, eta bai txanpon zirkulatzaileetan bai bilduma-txanponetan aplika daiteke, baita plastikozko euskarrian ere, eta segurtasun-aplikazio berritzailea da identifikazio-dokumentu zein txarteletarako.