Smart Cities

Hiri adimendunak

Smart cities edo hiri adimendunak gure bizitzak jasangarritasunerantz eta bizigarritasunarentz bideratzeko beharraren emaitza dira.

Horrela, hiri horiek puntako azpiegiturez eta teknologiez baliatzen dira, esaterako, gauzen Internet, kontsumo energetikoa murrizteko edo CO2 isuriak murrizteko; baita herritarrei denbora errealean eskaintzen zaien informazioa hobetzeko ere, hiriarekiko interakzioa ahalik eta sinpleena eta atseginena izateko.

Etxebizitzetan panel fotovoltaikoak erabiltzea, garraiobideen eta ibilgailu elektrikoen kopurua areagotzea, semaforoetarako edo seinaleetarako eguzki-panelak erabiltzea, bizikletaren erabilera sustatzea... Hiri adimendunek hainbat baliabide erabiltzen dituzte, eta ekintza txiki horiek guztiek hiri bat efizienteago eta jasangarriago bihurtzen dute.

Hiri bat beste bat baino hobeto baloratzeko hainbat parametro daude. Horretarako, funtsezkoak diren 10 alderdi kontuan hartzen dira: gobernua, hiri-plangintza, kudeaketa publikoa, teknologia, ingurumena, nazioarteko proiekzioa, kohesio soziala, mugikortasuna eta garraioa, giza kapitala eta kapital ekonomikoa.

Kalkulatzen da 2050erako munduko biztanleriaren % 60 milioika hiritar dituzten makrohirietan biziko dela. Espainiako hiri handietako (Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Malaga edo Bilbo) baliabideak era egokian sortzea, koordinatzea eta arrazionalizatzea kostatzen bazaigu (hiri horietako herritarren kopurua 7 milioitik beherakoa da kasu gehienetan), hiri horietako eraldaketa digitala ez da soilik beharrezkoa izango baita ezinbestekoa ere hamarkada gutxi batzuetan, eta DZFN-MEE horren partaidea izango da.

Laguntzaileak hauek dira

Escuela Técnica Superior de Ingenieros Industriales