Kalitate-ziurtagiriak

Kalitate-politikak erreferentzia-esparru bat eskaini nahi du enpresaren helburuak ezarri eta berrikusi ahal izateko; horrela, epe laburrera eta ertainera, lortutako errentagarritasun ekonomikoa eta soziala hobetuko da, gure jardueran interesa duten hainbat alderdiren eta jarraian aipatuko ditugun guztien beharrak eta igurikimenak beteta: gure produktuen eta zerbitzuen bezeroak eta erabiltzaileak, langileak, hornitzaileak eta bazkideak, Estatua jabe gisa, eta gizartea orokorrean, hauek guztiak hobetuta...

....azken bezeroen eta erabiltzaileen gogobetetasuna...

  • Horien beharrak eta igurikimenak identifikatuta, eta beren eskakizunak betetzen direla ziurtatuta.
  • Konponbide berritzaileak eskainita eta beren igurikimenak bete eta gaindituko dituzten produktu berriak diseinatuta.
  • Beren iritzia eta kexak entzunda, horiek enpresa osoari adieraziz eta informazio hori etengabe hobetzeko erabilita.
  • Izan daitezkeen arazoak era arin eta onean konponduta.

...langileen gogobetetasuna...

  • Prestakuntza, informazioa eta beren lana egiteko behar dituzten baliabideak eskainita.
  • Laneko segurtasun-baldintzak hobetuta arriskuen prebentzioaren bidez. 
  • «Beheranzko» barne-komunikazioa hobetuta, enpresako helburuen berri eta bakoitzarengandik espero denaren berri emanez.
  • «Goranzko» barne-komunikazioa erraztuta, etengabeko hobekuntza lortzeko partaidetza eta iradokizunak sustatuta.

... gure hornitzaileen eta bazkideen gogobetetasuna...

  • Aliantza iraunkorrak ezarri ahal izango ditugun hornitzaile eta bazkideak hautatuta.
  • Ezagutza partekatuta eta lankidetza-akordioak ezarrita, baldin eta baterako garapen-proiektuetan parte har badezakegu.

... Estatuaren gogobetetasuna, enpresaren jabe gisa...

  • Bideragarritasuna bermatzen duen epe laburrerako eta luzerako behar den oreka lortzeko errentagarritasun, etekin eta diru-sarrera egokiak lortuta.
  • Arrisku-maila egokia mantenduta bezeroei, negozio-ildoei eta merkatuei dagokienez.
  • Enpresako hainbat prozesuren efizientzia eta efikazia etengabe hobetuta.
  • Akatsak prebenitu ahal izateko lan-metodoak ezarrita.
  • Prozesuen kontrola eta lanaren autokontrola sustatuta.

... orokorrean gizartean gogobetetasuna...

  • Gure jarduerak arautzen dituzten legeak eta erregelamenduak beteta.
  • Gizarterako produktu eta zerbitzu erabilgarriak eskainita.
  • Garapen jasangarriarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin konprometituta.