Mint Director's Conference

Mint Directors' Conference

Ceca-ko Zuzendari Biltzarra - Mint Directors' Conference (MDC) 1962an ezarri zen ondorengo 10 Ceca Europarren ekimenarengatik: Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Suitza eta Erresuma Batua. Biltzarraren helburuak guztiz profesionalak ziren. Hasiera batean, Ceca-ko Zuzendari bezala, bilera batzuetara joaten ziren lankide eta lagunez osaturiko elkarte bat zen, ez ziren Gobernuaren ordezkari bezala joaten.

Gaur egun, Ceca-ko Zuzendari Biltzarra bi urtero biltzen da 44 herrialdetako Estatuko Ceca-k bilduz, beste hainbat gonbidatu eta behatzailez gain.

Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxeak (DZFN-MEE), Kide Fundatzaile izateaz gain, Biltzarreko proiektuetan parte hartu du honen hasieratik era iraunkor batean, erakundearen barnean zeregin garrantzitsuak garatu dituelarik. Hauen artean ondorengoak aipa ditzakegu: Datu Estatistikoen Bilketarako Bulegoaren kudeaketa, Stuttgart-en (Alemania) 1968an ospatu zen MDC-aren V. Edizioan emandakoa, eta Biltzarreko Idazkari Orokorra eta Idazkaritza Iraunkorraren tituluak, Varsovian, Polonian 1996ean ospatu zen XIX MDC-a bitarteko Idazkaritzaren sorketatik izan dituen karguak.

DZFN-MEE-k erantzukizun hauei borondatez uko egin zien San Francisco-n 2004eko martxoan ospatu zen XXIII MDC-ko Barne Arazoen Bileran. Honen ustez beste herrialde batzuk ere aukera izan behar dute zeregin hauek aurrera eramateko. Hala eta guztiz ere, MDC-arekin estuki lan egiten jarraitzen du, partaidetza garrantzitsu batekin gainera.

Biltzarra barrutik

Bere helburua, diru arazoez gain, monetaren eta bere zirkulazioarekin erlazionaturiko aspektu legal, tekniko, ekonomiko eta numismatikoen eztabaida da. Era berean barne mekanika, estatutu edo lan taldeei buruzko erabakiak hartzen dira.

Ceca-ko Zuzendari Biltzarrak Kontseilu bat dauka eta hau Lehendakari batez, Lehendakariorde batez eta Idazkari Orokor batez osatua dago.

Lan Taldeak eta Kideak

MDC-aren bidez Biltzarreko kideez osaturiko lan taldeak osatzen dira txanponarekin erlazionaturiko alderdi desberdinetan aurrera egiteko helburuarekin. Gaur egun europar txanpon bakarraren sistemaren azterketa teknikoan oinarrituta dagoen talde handi bat dago, nahiz eta era berean, beraien ahaleginak orokorragoak diren beste alderdi batzuetara zuzentzen dituzten beste talde batzuk ere badauden, esaterako kalitatea lantzen dutenak.

Erakundeari edo kideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, edo lan talde desberdinen osaketari buruzko informazioa nahi baduzu, MDC (ingelesez) web orriaren bidez kontsultatu dezakezu

MDC-aren Estruktura

MDC-ko kideen zerrenda

MDC-ko Idazkaritza Iraunkorra

MDC-ko Batzorde Betearazleak, Kontseiluko laguntzaile bezala, MDC-ko Idazkaritza Iraunkorra dauka, gaur egun Holandako Monetaren Etxearen menpe, Utrecht-en, Herbehereak.

Bere funtzioen artean ondorengo hauek azpimarratuko ditugu:

  • Biltzarrak planifikatzea.
  • Datu Estatistikoen Bilketarako Bulegoko datuen zirkulazioa bermatzea.
  • Txanponen Erregistrorako Bulegoko datuen zirkulazioa bermatzea.
  • Lan taldeen ondorioen zirkulazioa bermatzea.
  • Kontseiluko eta MDC-ko beste kideen arteko esteka bezala jokatzea.
  • Kide berrien sarrerarako eskaerak kudeatzea eta era orokor batean, erlazionaturiko konpainietako ordezkariekin eta informazio bideekin kontaktuan jartzea

  • Secretario General de la MDC
  • Sr. Maarten T. Brouwer
  • Director Gerente de la Real Casa de la Moneda de Holanda
  • Leidseweg, 90 3531 BG Utrecht. PAÍSES BAJOS
  • Teléfono: +31 30 2910497
  • Fax: +31 30 2938344
  • E-mail: secretariat.mdc@coins.nl

MDC