Segurtasun Papera

Bideoa ezin baduzu ondo ikusi, deskarga dezakezu hemen.


DZFN-MEE duela 50 urte baino gehiago, bere Burgosko lantegian nazioko eta nazio arteko bezero zorrotzenak gogobetetzeko gai izan da kalitate handieneko paperak ekoiztuz. Bere paperaren kalitatea erakundeko produktu klasikoen ekoizpenean agertzen duen esperientziak bermatzen du, esaterako banku-billeteak, pasaporteak edo nortasun dokumentuak, eta baita mundu osoan zehar Billete inprimategiei egin zaien hornikuntza luzeak ere.

Diru-papera

Banku-billeteak egiteko erabiltzen den paperak kotoi zuntza dauka oinarrizko materia bezala, gehigarri bereziekin tratatua izan ondoren, beste paper batzuk ez duten erresistentzia baitauka. Hau ezinbesteko nolakotasun bat da diru paperarentzat honek daukan balio bizitzarengatik, ez baita beste paperik ezagutzen horrenbeste iraungo zukeenik.

Irtenbide anitzak

Lortu nahi den euskarri-paperaren arabera, kolatzearen konposizioa, segurtasun elementuak eta eragile kimikoak (biozidak) edo erreaktibo kimikoak aldatu egingo dira. Kasu batzuetan zuntz-konposizioa daukaten elkarketak egiten dira, kotoi portzentaje bati beste zuntz mota batzuk gehitzen zaizkielarik, esaterako lihoa, abaka, edo antzerakoa, hau bezeroaren eskaeren arabera egingo delarik.

Segurtasun Elementuak

Ur bitartez egindako marka ezinbesteko elementu bat da segurtasunerako, ezinezkoa baita hau faltsutzea. Bezero bakoitzaren beharren arabera hau gehitu egin daiteke zuntzexka ikusgai edo ikusezinen bidez, planchette, segurtasun hari, banda holografiko, banda iridiszente, faltsutze-kontrako erreaktibo edo beste elementu batzuen bidez.

Esperientzia eta Kalitatea

DZFN-MEE-ren segurtasun paperaren kalitatea, fabrikatzaile bezala daraman mende erdia baino gehiagoko esperientziak bermatzen du. Bere bezeroei saltzen dien paperaren kalitatea oso kontrastatua izan da jada ekoiztu dituen hainbat produktuetan, esaterako banku-billeteak, nortasun agiriak, pasaporteak, etab. Era berean, bere esperientzia eta teknologia maila sendotua ikusten da EBko hainbat herrialdeetarako euro paperaren fabrikatzaile izateagatik edo mundu osoko inprenta desberdinetara zuzendu dituen zigiluengatik.