Beste dokumentu batzuk

Beste dokumentu batzuk

DZFN-MEE-k bi ezaugarri partekatzen dituzten izaera oso desberdineko produktu sorta handi bat egiten du Administraziorako: erabilitako neurri desberdinek ematen dieten segurtasuna eta DZFN-MEE-ko produktuek daukaten guztizko bermea. Produktu hauek, DZFN-MEE-k bermatua, segurtasuna eta konfiantza ematen dute, Administrazio eta herritarren arteko erlazioetarako ezinbesteko balioak.

Gaitasuna frogatu

Edozein ekintza edo lanbide egiteko gaitasuna frogatzeko beharrezkoa da faltsutuak izan ezin daitezken dokumentuak, denbora luzean zehar iraungo dutenak eta manipulatzeko zailak diren dokumentuak azaltzea. Hau gertatzen da adibidez, unibertsitate tituluetan edo ibilgailuen gidatzeko baimenetan, non DZFN-MEE-k segurtasun elementuak eta euskarri sintetikoak erabiltzen dituen bere erabilpen erresistentzia luzatzeko.

Ikerketa lana

DZFN-MEE-k bere lan sail desberdinetan egiten duen etengabeko ikerketa lanak produktu hauek etengabe hobetzeko aukera ematen du eta bezeroei irtenbide berriak eskaintzeko aukera ematen du.

Ekoizpen ahalmena

DZFN-MEE-ko baliabide teknikoek, problematika oso desberdinak dauzkaten lanak egiteko aukera ematen dute:

  • Errentako Inprimakiek, hauek dauzkaten modelo kantitateagatik eta ekoizten diren kopuru handiagatik, prozesuaren kontrol eta jarraipen zehatz bat behar dute.
  • Hautesle-erroldako Txartelek eta Kirol Ikuskizunetarako Sarrerek erantzun bizkor bat behar dute, horregatik beharrezkoa da Loteria zenbakitzeko erabiltzen den pertsonalizazio sistema baten antzekoa izatea.
  • Beste dokumentu batzuk, Zigor-Aurrekarien Ziurtagiriak eta Azken Nahiak, Justizia Ministeriorako eginak, segurtasuna behar dute bai euskarrian eta baita inprimaketan ere.

Produktu nabarmenak

  • Unibertsitate Tituluak eta Gaztelaniako Diplomak
  • Unibertsitate Aurre Tituluak eta Funtzionario Tituluak
  • Zirkulazio Tituluak, Gidatze Tituluak eta Indar Armatuetako Tituluak
  • Garraio Baimenak
  • Asturiasko Printzearen eta Palma de Mallorcako Egiaztapenak
  • Errentako Inprimakiak
  • Hautesle-Erroldako Txartelak eta Haurren NANa
  • Zigor-Aurrekarien Ziurtagiriak eta Azken Nahiak
  • Erregistro Zibileko orri mugikorren Liburu eta Artxibategiak