Produktu filatelikoak

Produktu filatelikoak

Espainiako lehen zigilu igorpena gaur egungo DZFN-MEE-k egin zuen. Jarduera honetan duen mende bat baino gehiagoko esperientziak, bere produktu filatelikoen balio artistikoa eta kalitatea bermatzen du, nazioarteko mailan ospe garrantzitsu bat eman diolarik zigilu ekoizle bezala.

Posta jatorria

Ingalaterran 1840. urtean posta zigiluak agertu ziren arte, posta zerbitzua helbidean ordaintzen zen, ohikoa zelarik honengatik hauek kobratu gabe gelditzea. Ordainketa jatorrian eskatzen zuen sistema berri hau iraultzailea izan zen eta berehala zabaldu zen Europa osoan zehar. Espainian, posta zigiluen lehen igorpena ez zen 1850. urte-ararte agertu, eta Zigilu Fabrikak egin zuen, hau Monetaren Etxearekin batera DZFN-MEE-ren jatorria izango direlarik.

Bilduma objektua

Sortu zirenean zeukaten helburuaz gain, posta zigiluak eta bere deribatuak, hauen balio estetiko eta kulturala dela eta, mundu osoan gehien biltzen diren objektuen artean aurki daitezke eta DZFN-MEE-ko tradizio handieneko produktuak dira.

Saritutako kalitatea

Diseinu originalak eta inprimaketaren kalitatea dela eta, DZFN-MEE-k, zigilu ekoizle bezala, ospe garrantzitsu bat lortu du mundu osoan zehar.

Duela gutxi, Government Postage Stamp Printers' Association (GPSPA) eman zizkion DZFN-MEE-ri 2006/2007ko zigilu hoberenengatik, ondorengo kategoriatan:

Intaglio zigilurik onena: Arkitektura. Casa Batlló, (Bartzelona). Kolore bakarrean inprimatua (intaglio). 2006ko ekainaren 8an jaulkia. Tirada: 1.000.000. Grabatzailea: Alfredo Adán de Oro (DZFN-MEE). Informazio gehiago Correosen webgunean.

Ver imagen ampliada

Zigilu konbinatu onena: San Francisco Javierren jaiotzaren V. mendeurrena. 2 intaglio korerekin inprimatua, eta 4 offset kolorerekin. 2006ko azaroaren 7an jaulkia. Tirada: 1.000.000. Grabatzailea: Alfredo Adán de Oro (DZFN-MEE). Informazio gehiago Correosen webgunean.

Ver imagen ampliada

Ekoizpen ahalmena

Sakongrabatuko sei koloreko zigiluak eta offseten egindako lau koloreko elkarketak dauzkaten zigiluak inprimatzeko birakariak dauzka, sakongrabatuko kolore bat eta hiru koloretako inpresio kalkografikoa. Ekipamendu hauek erregistro kontrolerako sistemak eta inpresiorako laguntza ekipamenduak dituzten sistemak dauzkate, honek AENOR ISO 9001 ziurtagiriak bermatzen duen kalitate bat ematen diolarik. Posibilitate guzti hauen elkartzeak edertasun handiko eta konplexutasun teknikoko lanak egiteko aukera ematen du.

Postaren zerbitzuan

Posta zerbitzuaren beharrek beste produktu batzuen agerpena ekarri dute, esaterako Gutun-azal Osoak,Aerogramak, Posta Txartelak eta, duela gutxi, zigilu isaskorrak, 25 efektuko orrietan edo 100 efektuko liburuxketan.

Correos - sección de Filatelia

Produktu aukera

DZFN-MEE-k egindako produktu filatelikoak:

  • Zigiluak: Oinarrizko Seriea eta Igorpen Bereziak(Zigilu gomaztatuak eta itsaskorrak)
  • Orri blokeak
  • Gutun-azal osoak eta Aerogramak
  • Txartel-azal osoak
  • Postal Txartelak
  • Dokumentu filatelikoak