Banku-billeteak

1940tik DZFN-MEEk profesional kalifikatuen esperientzia jaso duenez eta billeteak ekoizteko teknologiarik aurreratuenak etengabe txertatu dituenez, Espainiako Bankuak, Europako Banku Zentralak eta beste herrialde batzuetako Banku Zentralek historian zehar eskatu dizkioten proiektuei erantzun die.

Nazioarteko kalitatea

Bere teknologiak duen mailarengatik, sektoreko aurreratuena, eta instalatutako fabrikazio-gaitasun handiarengatik, DZFN-MEEk billeteak ekoizten ditu mundu osorako, nahiz eta haien eskakizun teknikoak oso zorrotzak izan, eta beti kalitate-maila handienekin.

Banku-billetek izan behar duten segurtasuna bermatua dago hala inprimatze-kalitatearengatik zein txertatutako segurtasun-elementuengatik nola euskarriaren kalitatearengatik. Euskarri hori Burgosko paper-fabrikan egiten da eta DZFN-MEErena da.

Halaber, nabarmentzekoa da ikerketa-lana eta garapen teknologikoa; izan ere, horiei esker segurtasun-elementu aurreratuenak txertatu ahal izan dira: ur-marka, kalkografikoazko inprimatzea, segurtasun-haria, banda edo adabaki holografikoak, kointzidentzia-motiboak, banda iridiszenteak, efektu optiko aldakorreko tintak, zuntzexka ikusezin luminiszenteak, leiho gardenak, etab.

Etengabeko eboluzioa

DZFN-MEEren ezaugarria da etengabe bilakatzen ari den erakunde bat izatea. Bilakaera hori bere prozesu, teknologia eta materialetan gauzatzen du.

Euroaren billeteen ekoizpenerako legezko esparrura egokitzeko helburuarekin, 2015eko azaroaren 2an Imprenta de Billetes SA (IMBISA) eratu zen. Sozietate horren jarduera da euroaren billeteak fabrikatzea eta % 80 partaidetza Espainiako Bankuarena da eta % 20a DZFN-MEErena.