Pasaporte elektronikoa

Pasaporte elektronikoa

Espainiar pasaporte elektronikoak, ICAO araua jarraituz, RFID txip bat dauka itsatsirik bere atzealdeko aurpegian eta bere titularra identifikatzeko gai da irakurgailuekin kontaktua izateko beharrik gabe.

Txipan dokumentuaren titular den pertsonaren aurpegiko itxuraren datu biometrikoak gordetzen dira, eta baita OCR lineatan gorderiko datu pertsonalak ere.

Gainera, azken segurtasun neurri batzuk ere badauzka:

  •  Ultramore inprimaketa bere orri guztietan.
  •  Irudi holografiko garden bat daukan datu orri bat dauka, erliebedun edo mugimenduan dauden efektuak izanik. Gainera, mikrotestuak eta nano-testuak dauzka, eta baita testu eta irudien eraldaketa edo ur marka difraktiboak ere.
  • Titularraren argazkiaren irudi fantasma bat dauka orriaren erdian.

Detalle de Pasaporte electrónico