Takografo digitala

Takografo digitala

Sustapen Ministerioarekin batera, DZFN-MEE-k errepide bidez garraioak egiten dituzten ibilgailuetarako kontrol sistema bat garatu du.

Sistema honen bidez, gaur egungo araudiaren arabera, gidatzeko dauden gehienezko denborak eta gehienezko abiadurak kontrolatu daitezke, horrela bideko segurtasuna areagotu eta kudeaketa hobetu egiten direlarik.

Ejemplos de Tacógrafo digital

Segurtasun aurreratua

Kontrol sistema hau Europar Batasuneko partaide diren herrialde guztietan ezartzen ari da eta ibilgailu bakoitzean jartzen den gailu elektroniko batean datza, horrela ibilitako distantzia, eramandako abiadura, gidatze denborak eta etenaldiak neurtzen direlarik.

Gailu honek txipdun txartel batetara bidaltzen ditu datu guztiak, bertan gidariak bere jarduera profesionalean sortzen duen informazio guztia gordeko delarik. Kontrola daramaten enpresek, ibilgailuen jabe den enpresak eta ekipamenduen funtzionamendua eramaten duten kontrol lantegiek beren txartela izango dute.

Gainera, txartel honek segurtasun neurri batzuk izango ditu bere manipulazioa eragozteko, esaterako tinta ultramoreen inprimaketa, mikroinprimaketak, OVI tintak eta iris inprimaketak.

Detalle ampliado de Tacógrafo digital Detalle de Tacógrafo digital Detalle tacógrafo digital

Deskargatu fitxategiak

Prentsa-dosierra (PDF - 1.16 MB)