Gizarte Erantzukizun Korporatiboa

Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxeak askotariko segurtasun-produktuak egiten ditu, adibidez: zirkulazio-txanponak eta oroitzapenezko txanponak, medailak, banku-billeteak, pasaporteak, identitate-dokumentuak, posta-zigiluak, loteria nazionaleko billeteak, bingoko kartoiak, billeteetarako segurtasun-papera eta balio-dokumentuak, grabatuak, gobernu-argitalpenak, segurtasun ertaineko eta handiko txartelak zein papera eta, halaber, egiaztapen elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Enpresaren Zuzendaritza oso konprometitua dago bertako garapenarekin, inpaktu sozial, ekonomiko eta ingurumenekoarekin; hala, jasangarritasunerako estrategia bat ere bada enpresan, ezaugarritzen duten balioetan oinarritua eta gure produktuak zein zerbitzuak gauzatzeko erreferentziako esparrua osatzen dute.

Horregatik, erakundearen Zuzendaritzak izenpetu eta bere gain hartzen duen erantzukizun sozial korporatiboa zeharkako praktika gisa egituratua dago eta erakunde osoa horrekin inplikatua dago. Konpromiso bezala hartzen dituen gizarte erantzukizun korporatiboko jokaera printzipioak ondorengo hauek dira:

  • Erantzukizun sozialaren printzipioak errespetatzen dira eta, bereziki, ISO 26000 arauan gai hauei buruz ezarritakoak: Kontuak ematea, gardentasuna, jokaera etikoa, alderdi interesdunen interesak errespetatzea, legezkotasun-printzipioa errespetatzea, jokaeraren nazioarteko araudia eta giza eskubideak errespetatzea.
  • Baliabide ekonomikoak era garden eta eraginkor batean kudeatzea, hiritarren zerbitzuan dagoen enpresa bezala, epe motz eta luze batean, bideragarritasun bat bermatzen duen errentagarritasun eta diru-sarrerak lortu ahal izateko. Nazioko lege eta arauak eta nazioarteko eskubideak betetzea.
  • Enplegatuen arteko aukera berdintasuna errespetatzea, hauen iritzi eta tratu askatasuna, edozein diskriminazio galaraziz, pribatutasuna, lan eremu ziur eta osasuntsua bermatuz, arreta berezia jarriz garapen profesionalean eta prestakuntzan, eta lan bizitzako eta familia bizitzako berdinkatzean.
  • Bezeroei ezarritako epemugan kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea, zintzoki aholkatuz, beharrezkoa den bere datuen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna mantenduz eta hauen iradokizun eta erreklamazioetarako erabakitasun prozedura bat ezarriz.
  • Kanpo hornitzaile, subkontratista eta kolaboratzaileekin, gardentasun, objektibotasun eta inpartzialtasunean oinarrituriko konfiantza bat ezartzea eta hauekin konfidentzialtasun egoki bat eta datuen pribatutasuna mantentzea. Hauen garapena sustatzea, bien onerako, eta gizarte erantzukizun korporatiboarekin konpromisoa laguntzea.
  • Ingurumenarekin errespetu jarrera bat izatea, baliabideen, lehengaien, hondakinen, isurpenen eta jaulkipenen erabilpen egoki bat egitea Entitateko enpresa jardueretan, ingurumen kudeaketan etengabeko hobekuntzak ziurtatuz.
  • Interesdun talde desberdinekin komunikazio bideak ezartzea eta bultzatzea, gardentasun, zintzotasun, egiatasun eta lankidetzan oinarrituz.
  • Gizartean, kulturarekin, ikerketarekin, hedapenarekin eta FNMT-RCM-n jarduera eta helburuen jarrerekin erlazionaturiko ekintzak bultzatzea.

Politika hau praktikan jartzeko, DZFN-MEEren Zuzendaritzak erakunde osoa eta jarduera guztiak hartzen dituen erantzukizun sozialaren kudeaketa-sistema ezartzeko konpromisoa bere gain hartzen du. Zehazten diren jarduketak bere eskura dituen bitarteko guztiekin babestuko ditu, erakundeko langileei, bakoitzari dagokion neurrian, politika hau babes dezatela eskatuz.