Museoko aretoak

Museoko aretoak

DZFN-MEE-k dotoretasun eta tradiziozko leku paregabean ospakizun desberdinak lekutzeko aukera ematen die Erakunde eta enpresei, Moneta Etxeko Museoa. Jarduera mota hauetarako zuzendutako aretoak guztiz hornituak daude teknologikoki eta materialki.

Edukiera

Monetaren Etxeko Museoak 30-400 pertsona bitartean jasotzeko aretoak dauzka, guztiz hornituak hauek. Hitzaldiak, hitzarmenak, kongresuak eta otorduak egin daitezke leku bitxi eta oso berezi batean, Museo bereko erakusketa aretoen ondoan.

DZFN-MEE-k guztira 5 areto jartzen ditu mota honetako ospakizunetarako, guztira 1.000 metro karratu baino gehiago gehitzen dutelarik, behar guztietarako egokituak. Areto guztiak Moneta Etxearen Museoan kokatuak daude.

Museoko ospakizunetarako areto desberdinetara sartu: Irudi Galeria

Informazio gehiagorako gure Merkataritza Sailarekin kontaktuan jar zaitez ondorengo, posta elektroniko bidez salas.museo@fnmt.es.

Entzunaretoa (410 m2)

150 pertsonentzako edukiera du beheko solairuan eta goiko solairuan 250 pertsonentzako, eta megafonia eta ikus-entzunezkoak emateko sistema ditu.

Entzunaretorako (beheko solairuak 183 m2 ditu eta beste horrenbeste goikoak) sarrerari esker erabilera askotarako gune gehigarriak jar daitezke, esaterako: standak, aurkezpen-mahaiak munta daitezke eta ongietorriko koktelak eta kafea hartzeko atsedenak eskain daitezke.

Goya aretoa (428 m2)

Erabilera asko dituen aretoa da, 373 m2 erabilgarrirekin eta 150 parte-hartzailerentzako lekua du eserita eta 300 zutik.

Egokia da bereziki koktelak eta banketeak egiteko.

Colón aretoa (90 m2)

Egokia da bereziki banketeak egiteko, 30 mahaikide egoteko jangela bat baitu.

Ikus-entzunezkoen aretoa (90m2)

Ekipamendu teknologikoa eta ikus-entzunezkoen ekipamendua ditu, eta areto txiki hau egokiagoa da gehienez ere 50 pertsonako konferentziak egiteko.

Batzordearen aretoa (90 m2)

Altzari nobleak daude areto honetan eta, batik bat, goi-zuzendaritzako bileretarako da. Gehienez, 30 pertsona sar daitezke.

Edozein eratako aurkezpenak egiteko baliabideak daude bertan.

Deskargatu fitxategiak

Katalogoa - Ekitaldietarako aretoak

Liburuxka- Ekitaldietarako aretoak