Zerbitzuak

Zerbitzuak

Tradizio handi batekin, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxeak (DZFN-MEE) erakunde publiko eta pribatuentzat egiten du lan, konponbide egokituak eskainiz; emandako datuak erabat zainduko direla bermatuz; dokumentuak diseinatu eta fabrikatuz; (horiei guztiei segurtasun-neurririk aurreratuena txertatzen die); identifikazio-sistema berriak garatuz...

Enpresa honek bere jardueran hau guztia egiten du: segurtasun-papera fabrikatu, bankuko billeteak, posta-zigiluak, zigilu fiskalak, segurtasun-etiketak, identifikazio-dokumentuak, pasaporteak, ikuskizunetarako sarrerak inprimatu, txanpon zirkulatzaileak eta bilduma-txanponak landu, txartel adimendunak zein ziurtagiri digitalak garatu eta fabrikatu, identifikatzeko sistema nazionalak ezarri eta garatzeko zerbitzuak eskaini.

Bere produktu eta zerbitzuetan beti txertatu da egiten jakitea, esperientzia eta une historiko bakoitzeko teknologia aurreratuenaren aldeko apustua. Kalitatezko konponbideen zerrenda handi bat, nazioarteko ziurtagiriek saritua.