Aholkularitza eta kontsultoretza integrala

Aholkularitza eta proiektuen taldearen bidez, DZFN-MEE enpresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu segurtasunaren eta identifikazio-dokumentuen alorrean. Hauek dira eskaintzen dituen aholkularitza teknikoaren arloak:

  • Identifikazio-plantak diseinatzea eta gauzatzea.
  • Segurtasun handiko txartelak diseinatzea eta hornitzea.
  • Pasaporteak diseinatzea eta hornitzea.
  • Identifikazio-ingeniaritzako prozesuak berriz diseinatzea.
  • Dokumentuak kontrolatzeko sistemak.
  • Datuak hautemateko sistemak.
  • Instalazioen segurtasuna.
  • Prestakuntza-programak.
  • Komunikazio-marketinerako estrategia identifikazio-proiektuetarako.

Erreferentziak

Herrialde askok DZFN-MEEri laguntza eskatzen diote identifikazio-sistema fidagarri bat sortzeko; hala, aholkulari neutro eta konfiantzazko bat eskatzen da proiektua sortzeko eta gauzatzeko.
Segurtasun handiko identifikazio-dokumentuen alorrean, DZFN-MEE herrialde ugarirekin lankidetzan aritu da eta horietako batzuk hauek dira:

  • Andorra
  • Argentina
  • Bangladesh
  • Belgika
  • Bolivia
  • Kolonbia
  • Txile
  • Txina
  • Ekuador
  • El Salvador
  • Filipinak
  • Grezia
  • Ginea
  • India
  • Indonesia
  • Kazakhstan
  • Maroko
  • Mexiko
  • Mozambike
  • Nikaragua
  • Nigeria
  • Panama
  • Peru
  • Portugal
  • Dominikar Errepublika
  • Turkia
  • Venezuela