Digitalizazioa

Digitalizazio ziurtatuak digitalizazio-prozesuaren aplikazioaren emaitzaren osotasuna bermatzen du, egungo araudian –39/2015 Legea eta 40/2015 Legea– aurreikusitako sinadura elektronikoko mekanismoetako batzuk erabiltzearen bidez.

Bideoa ezin baduzu ondo ikusi, hemen deskarga dezakezu.


Digitalizazio-prozesua

Bizi-zikloa

Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (Diruaren Errege Etxea) dokumentu baten bizi-zikloa estaltzeko behar den guztia eskaintzen du:

  • Garraio segurua.
  • Digitalizazioa.
  • Espediente elektronikoa, benetako kopia, ...
  • Dokumentu elektronikoen zaintza eta informaziorako sarbidea.
  • Paperezko dokumentuen biltegiratzea.
  • Suntsiketa ziurtatua.
Dokumentu baten bizi-zikloa

Digitalizazioaren abantailak

Dokumentuen digitalizazio ziurtatuaren abantaila hauek eskaintzen ditu Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak (Diruaren Errege Etxeak):

  • Fidagarritasuna, kalitatea eta segurtasuna.
  • Administrazioaren baliabide propioa.
  • Esperientzia garraioan, maneiuan, manipulazioan, suntsiketan eta zaintza-katearen trazabilitatean.
  • Zerbitzuak segurtasun logiko eta fisikoarekin eman ahal izateko prestatuta dauden instalazioak, prozesuak eta giza taldea.
  • Zazpi milioi dokumenturen baino gehiagoren digitalizazioan eta OCRan eskuratutako esperientzia.
  • Presentzia administrazio elektronikoa arautzen duten batzorde eta lantaldeetan: informaziorako sarbidea eta parte-hartze aktiboa.
  • Lau zerbitzu-eremu eskura: Digitalizazioa, Metadatazioa, Egiaztapena eta Administrazioa.

Harremanetarako

Gure zerbitzuak interesatzen bazaizkizue, jar zaitezte gurekin harremanetan:

Informazio Sistemen Zuzendaritza

Digitalizazio Arloa

José Luis Peña Araujo

Tel.: (91) 566 78 04

Helbide elektronikoa: jlaraujo@fnmt.es