Neurrira egindako medailak

Neurrira egindako medailak

Medallas y Grabados a Medida
 
DZFN-MEEk, teknologia aurreratuenarekin egindako billeteen, txanponen eta zigilatzeen ekoizpen tradizionalaz gain, belaunaldi berriko beste produktu batzuk ere txertatu ditu, esaterako, txartel adimendunak, identifikazio-dokumentuak, ziurtagiri elektronikoa, etab.
 
Halere, ez du artisau-produktuen eta diseinu artistikoaren ildorik alde batera utzi nahi izan; horietan era onean irabazitako prestigioa izan du beti, XV. mendearen amaierara arte atzera egiten duen bere historia luzearen bidez.
 
Jarduera horien artean, batez ere, medailak nabarmentzen dira.
 
Medailek dituzten aukerak ia mugagabeak dira, duten izaera artistikoa dela eta. Halere, jarraitzen dituzten ildoetan DZFN-MEEren ekoizpen ohikoenari egiten zaio erreferentzia, beti, halere, bezero bakoitzaren behar zehatzetara egokitzeko jarrerarekin.
 

Medailak, txanponak bezala, metalezko diskoak (urrea, zilarra, kobrea...) izaten dira, bi aldeetatik landuak.

Medaila ideia batetik sortzen den produktu bat da eta hizkuntza artistiko batean bilakatzen da pieza diseinatu, modelatu (behe-erliebea) eta lantzeko pausoen bidez. Pauso hauetan artistak (grabatzaileak) esku hartzen du eta pauso egokiak ematen ditu amaierako emaitza kalitate handikoa izateko; metalezko disko horren zati batek piezaren tamainaren zati bat osatzen du (80 mm-rainoko diametroa), baita modelatzearen erliebea ere (1 milimetro-diametrotik 3 milimetrorako lodiera).
 
DZFN-MEEk urre, zilar, kobre eta abarrezko medailak lantzen ditu hainbat akabera eta diametrotan. Akabera hauek izan ditzakete: ispilu-distira, matea edo patinatua (zilarra eta kobrea), eta lehenengo biak konbina daitezke pieza berdinean.
 
Medailaren lodiera lanketaren behar tekniko zein estetikoen ondorioa da eta diametroaren araberakoa da. Nahiz eta 10 eta 80 mm arteko edozein diametro fabrika daitekeen, estandarizazio-arrazoiengatik, batzuk ekonomikoagoak dira.
 
Edozein lanketa egin baino lehen beharrezkoa da trokelak fabrikatzea. Horiek eskuratu ondoren, tamaina berdineko medailak hainbat metaletan lantzeko erabil daitezke eta ondorengo birlanketetarako.
 
Bere jatorritik, medaila luxuzko objektu bat da eta definitzen duten ezaugarri bereziak ditu: nahitasun artistikoa, zirkulaziorako legezko baliorik eza eta gertaera bat ospatzeko edo pertsonaia bat goraipatzeko justifikazioa izatea, eta horrek ematen dio medailari zentzu osoa.
 
Medailak eskaintzen dituen aukerak errege-erreginek eta jaunek aprobetxatu zituzten beren burua eta balentria gogoangarrienak goratzeko, eta, gaur egun, kulturarako, saritzeko eta edozein jarduera edo erakunde sustatzeko elementua da.
 
Medailak, arte gisa, panorama artistikoan maila garrantzitsua du, eta etengabe berritzeko proposamena da bere bermerik onena.
Medalla Suerte de Varas
 
DZFN-MEEk bere sormen eta teknologia guztia enpresen eta erakundeen eskura jartzen du, oroitzapenerako, oparitarako edo merkaturatzeko diren medailak lantzeko.
 
Enkargu zehatzez gain, DZFN-MEEren grabatzaileen sormena Txanponaren Etxearen Museoak merkaturatutako medaila propioen erara garatzen da eta, era berean, lehen azaldutako helburuetarako erabil daitezke.
 
Azkenik, aurkezpenerako aukerak askotarikoak dira: poltsa limosnaria, plastikozko kapsula bat, larruzko estutxe bat. Kasu guztietan pertsonaliza daiteke nahi den gaiarekin.
 

Medalla Forja

Pieza horietako batzuk (azken mende erdiko medailen artearen laginak) bukatuta egon daitezke merkatuan daramaten denbora dela eta. Halere, DZFN-MEEk obra horien birlanketak egin ditzake erliebe handian 60 mm-ko diametroarekin. Horien artean daude On Kixote, itsasoa, tauromakia, etab., baita ibaiak, hiriak, lanbide tradizionalak, pintoreak, idazleak (eta horien pertsonaiak) eta beste pertsonaia garrantzitsu batzuk ere.
 
Diseinua DZFN-MEEko grabatzaileen talde espezializatuak egin dezake, bezeroak emandako argibideetatik (edo ideietatik) abiatuta edo beste artista batzuek egindako diseinuak landu ditzakete.