«Mio Ciden kanta» izena duen gesta-kanta da literatura espainiarreko lehen obra narratibo luzea hizkuntza erromantze batean. 3.735 bertso anisosilabiko ditu eta horietan balentria heroikoak kontatzen dira, libreki inspiratuak Rodrigo Díaz de Vivar jaunaren Gaztelako zaldunaren bizitzaren azken urteetan.

Erdi Aroko gaztelanian idatzita dago poema eta 1.200 inguruan ondu zen (post quem y ante quem datak: 1195-1207). Jatorrizko titulua ez dakigu zein den, baina ziurrenik gesta edo kanta izena izango zuela, egileak bere obra horrela deskribatzen baitu 1.085 eta 2.276 bertsoetan, hurrenez hurren.

Muestra la venganza de el Cid por la muerte de su padre. Forma parte de la Crónica de 1344, que está en la Academia de las Ciencias de Lisboa.

Argumentua

Mio Ciden kanta ohorearen gaiari buruzkoa da, garrantzi handiko balioa baitzen garai hartako jendearentzat. Galdutako ohorea berreskuratzeko beharrak indarra ematen dio heroiari balentriak egiteko.

Poema Ciden deserriarekin hasten da, desohorerako lehen arrazoia, lapurreta-salaketa bat egin ondoren. Desohore hori dela eta, Vivarko bere sail edo ondasunak kentzen dizkiote eta bere familiaren guraso-ahala kentzen diote.

Valentziako konkista lortu ondoren, bere zuhurtasun eta abileziari esker, heroiak erregearen barkamena lortzen du, baita ondasun berri bat ere, Valentziako jaurerria. Basailuen jaunaren estatus berria berresteko, bere alaben ezkontzak prestigio handiagoa duten leinuarekin hitzartzen dira, Carrióngo infanteekin, hain zuzen.

Patua, ordea, ezin aurreikusizkoa da eta poztasun-une hori Ciden ohorea berriz erortzeko une bihurtu zen; izan ere, infanteek Ciden alabak iraindu zituzten eta laidotu, larri zauritu eta Corpesko hariztian utzi zituzten. Gertaera horrek, Erdi Aroko zuzenbidearen arabera, alaba horiek Carrióndarrek arbuiatu egiten zituztela esan nahi zuen.

Horregatik, Cidek ezkontzak baliogabetzea eskatu zuen erregea buru zen epaiketa batean; bertan, Carrión infanteen izena publikoki belztu zen eta lehen Erregearen segizioko kideak izateagatik zituzten pribilegioak kendu zitzaizkien. Hala, Ciden alabak Espainiako erregeekin ezkondu ziren eta gizarteko gehieneko estatusera iritsi ziren.