Atzealdea Cervantes

On Kixote Mantxakoa Espainiako poeta, nobelagile eta dramaturgo Miguel de Cervantes Saavedrak idatzi zuen XVII. mendean. Miguel de Cervantes Alcalá de Henaresen jaio zen 1547. urte inguruan, eta idazle espainiar onena da, baita idazle unibertsal onenetako bat ere.

Autobiografia

Novelas Ejemplares (Eredu nobelak) izenekoen hitzaurrean Cervantesek bere burua horrela deskribatzen du:

«Hemen ikusten duzuen honek musuluzea du, ile gaztainkara, kopeta leun zein trabarik gabea, begi alai eta sudur okerra baina proportzio onekoa; zilar-koloreko bizarra du, urrezkoak zirela ez dira hogei urte bete ordea, bibote handia du, aho txikia, hortzak ez txikiak ez handiak, ez baititu sei besterik, eta horiek gaizki moldatuak eta okerrago jarriak, ez baitatoz bat bestearekin; gorputza bi muturren artean dago, ez handia ez txikia, kolore bizia du, beltzarana bainoago zuria; bizkar mardulekoa da eta oin ez arinekoa; horixe da Galatea eta On Kixote Mantxakoa egilearen aurpegia, César Caporal Perusinorena imitatuz, Parnasorako bidaia egin zuen horrena, baita hortik zehar dabiltzan eta bere jabearen izenik ez duten beste obra batzuena ere. Arrunki Miguel de Cervantes Saavedra izena du. Urte askoan soldadua izan zen, eta bost urte eta erdian gatibu egon zen; bertan ikasi zuen pazientzia izaten ezbeharren aurrean. Lepantoko ontzi-batailan ezkerreko eskua galdu zuen arkabuz baten tiroarekin; zauri horrek itsusia dirudien arren, berak edertzat jotzen du, aurreko mendeetan izandako eta etorriko direnek ikusiko ez duten unerik gogoangarri eta gorenean egin ziotelako, oroitzapen pozgarrien gerraren seme Carlos Bosgarrenaren bandera garailearen agindupean borrokatuz.»

Kixoteren egilea

50 urte beteta eta poesia, antzerki eta nobelako hainbat obraren egilea izanda, «On Kixote Mantxako gapare buruargia» argitaratu zuen eta berehala arrakasta izan zuen; halere, horrek ez zizkion konpondu ia bere bizitza osoan izan zituen zailtasun ekonomikoak. Urte gutxi batzuk geroago Alonso Fernández de Avellanedak idatzitako kopia editatu zen. Hori zela eta, Cervantesek Kixoteren bigarren zatia osatu zuen eta 1615ean argitaratu zen, «Kixote faltsuari» buruzko aipamen ugarirekin.

«...herriko endore (han" alkate" esaten diote) naskari batekin sartu zen, eta haren aurrean (naskariak idazten zekielako "eskribau" ere esaten dionik bada) On Kixotek, eskari eginaz, On Alvaro Tarferi, han bertan zegoen gapare hari, aitorpena har ziezaion galdatu zion, bere eskubideari atxekiz, zeinetan On Kixote Mantxako, hantxe bertan zegoena bera, lehendik ezaguna ez zuela aitortzen baitzuen, eta berau ez zela On Kixote Mantxakoren kondairaren bigarren zatia izenburua zuen liburu Avellaneda abizeneko eta Tordesillastarra zen batek osatu eta argitaratu batean zebilen hura.»

1616ko apirilaren 23an hil zen, eta UNESCOk Liburuaren Mundu Egun gisa deklaratu zuen.