Atzealdea Nobela
«Mantxa aldeko herri koxkor batean, izenik gogoratu nahi ez dudana, aspaldi ez dela gapare bat bizi zen, lantza altxatokian, adarga zahar, zaldi zingil eta erbi-zakur lasterkari daduzkaten horietarikoa.» Horrela hasten da gaztelaniazko literaturako joiarik preziatuena, 1605ean Miguel de Cervantes Saavedrak argitaratua.
Nobela honek mundu osoa bereganatu du eta, agian, Bibliarekin batera, hizkuntza gehienetara itzuli den obra da eta bertako pertsonaiak kategoria unibertsala erdietsi duten benetako arketipoak dira: On Kixote, idealista eta ameslaria eta Sancho Panza, lagun fidela, praktikoa eta pixka bat fatalista.
Laburpena
On Kixotek mantxatar kapare baten istorio bat kontatzen du; horrenbeste zalduntza-liburu irakurtzeagatik erotu egiten da eta uste du zaldun ibiltari bat dela.
«...Hala bada, hainbesteraino sartu zen irakurte haretan, gauak argirik argi eta egunak ilunik ilun irakurtean emaiten zituela; eta honela, lo gutti eginaz eta asko irakurriaz garuna ihartu zitzaion, zentzua galtzeraino.»
Hiru aldiz irteten da bere herrixkatik abenturen bila eta «gaiztakeria mota guztiak zuzentzeko»; hala, errealitatea eta fikzioa nahasten zituen, eta kasu gehienetan gaizki ateratzen zen. Etxera itzultzean, gaixotu egin zen, zentzua berreskuratu eta hil egin zen.
Lehenengo irteeraren eta herrixkarako behin betiko itzuleraren artean, istorio txiki ugari izaten ditu eta gure protagonistak zaldun-gertaeratan bilakatzen ditu, nahiz eta beti ez den bere dementziagatik.
«Bizargina belauniko zegoen, anartean, barreari eutsi beharrez, bestela-baitakoan, bizarra ez erortzeko kontuz-kontuz, zeren, eroriz gero, beharbada, asmo ona lortu ezin izanen baitzuten.»
Askatasuna
Baina Cervantesen apustu handiena eta Kixote nobela hilezkor bihurtu duena, pertsonaia bakoitzak erabiltzen duen hizkuntza bikainki zaintzeaz gain, ASKATASUNAREN aldeko apustua da; izan ere, etengabe agertzen da liburu osoan zehar, Aljerian gatibu emandako urteen ondorioz:
«-Askatasuna, Santxo, zeruak gizonari emaniko dohainetan ahaldintsuenetako bat duk, harekin alderatu ezin daitezkek lurrak barruan dituen ez itsasoak estaltzen dituen altxorrak: askatasunagatik, ohoreagatik bezala, bizia galbidetan ezar daitekek eta ezarri behar duk; gatibu izaitea, ordea, gizona edo gizakiari gerta lekiokeen gaitzik larriena duk.»