Atzealdea Biografia

Salvador Dalí 1904ko maiatzaren 11 jaio zen. Oso gaztea zela hasi zen marrazten eta pintatzen, eta 1922an Arte Ederren ikasketak hasi zituen Madrilen. Ikasleen egoitzako egonaldian lagun minak izan zituen Federico García Lorca poeta eta Luis Buñuel zinemagilea; hala, haiekin abangoardiako proiektu artistiko ugari gauzatu zituen.

Madrilen ikasi ostean, Salvador Dalí Parisera joan zen eta pintore zein idazle surrealisten taldean sartu zen. Aldi honetakoak dira surrealismoaren ordezkaririk handienetako batean bilakatzen duten lanetako batzuk, esaterako, «El gran masturbador» (Masturbatzaile handia), «El espectro del sex-appeal» (Sex-appealaren espektroa), «El juego lúgubre» (Jolas iluna) eta «La persistencia de la memoria» (Memoriaren iraunkortasuna). 1929an errusiar gazte bat ezagutu zuen, Helena Diakonova, Gala ezizenarekin ezagutzen zen, eta ordutik bere modelo eta neska-lagun bihurtu zen.

Salvador Dalí

Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin batera, Salvador Dalí eta Gala urte batzuetan Estatu Batuetan bizi izan ziren. Han, estilo errealista eta onirikoa zuen bere pinturak arrakasta izan zuen. «Salvador Dalíren bizitza sekretua» idatzi zuen eta zine, antzerki, opera eta balleterako ere lan egin zuen. Berrogeiko hamarkadakoak dira hain garrantzitsuak diren lan hauek: «Autoerretratu biguna hirugihar frijituarekin», «Ogiaren saskia», «Leda atomikoa» eta «Portlligateko Madonna». Une horretako pintorerik ospetsuenetako bat zela, 1948an Europan bizitzera itzuli zen eta egonaldi luzeak egin zituen Portlligaten zituen etxean eta tailerrean.

Hirurogeita hamargarren hamarkadan Dalík Dalí Antzerki-Museoasortu eta inauguratu zuen Figueresen. Bertan, bere lanaren bilduma handi bat dago ikusgai: hasierako lanak, surrealismoko lanak eta bere bizitzaren azken urteetan egindako lanak. Urte askoan Portlligaten, bizi izan ondoren, bere emazte Gala hil zenean, Púbolgo gaztelura joan zen urte batzuetan bertan bizitzeko eta bere bizitzaren azken urteak Figueresko Galatea Dorrean pasatu zituen, Dalí Antzerki-Museotik gertu, eta bertan lurperatzea nahi izan zuen.

1983an Gala-Salvador Dalí Fundazioa sortu zuen. Erakunde honek bere legatu artistiko eta intelektuala kudeatu, babestu eta sustatzen du.

1989ko urtarrilaren 23an hil zen.