Atzealdea Biografia
Gaztelako Isabel I.a, Isabel katolikoa izenarekin da ezagunagoa, Madrigal de las Altas Torres herrian (Avila) jaio zen 1451ko apirilaren 22an bere aitaren jauregian. Gaztelako Juan II.a zen bere aita eta Portugalgo Isabelekin zegoen ezkonduta.
Jaio zenean Gaztelako tronura iristeko oso aukera gutxi zituen, baina bere iloba, Juana la Beltraneja, sasikotzat deklaratu zuten eta bere anaiorde Enrique IV.aren oinordeko bihurtu zen; halere, 1475eko gerra zibila irabazi behar izan zuen tronua okupatzeko 1479an. Aragoiko Fernandorekin ezkondu zenez, bi Gazteletan ordena eta aginte monarkikoa ezarri ahal izan zen berriz; horrela, Espainia nazio indartsu, dinamiko eta hedakor batean bilakatu zen. Gertaera oso garrantzitsuak izan baitziren, esaterako, Granadako konkista eta Kanarietako isla handien konkista, eta Amerikaren aurkikuntza1492an.
Mugarri historiko horiek unibertsal bihurtu zuten Erreginaren irudia. 1504ko azaroaren 26an hil zen erregina hau Medina del Campon. Bere heriotzaren V. mendeurrena ospatzeko, DZFN-MEEk proof kalitateko txanponen bilduma bat jaulki, landu eta jarri du zirkulazioan, baita 12 euroko txanpon bat ere, horrelako gertaera garrantzitsu bat oroitzeko.
Informazio gehiago nahi baduzu, esteka hauen bidez egin dezakezu:
- Caceresko aldundia: Isabel Katolikoaren V. mendeurrena. Omenaldi-artxiboa Isabel Katolikoaren bere heriotzaren IV. mendeurrenean Extremadurako aldizkarian (1904).
- Valladolidko artzapezpikutza: Isabel Katolikoaren heriotzaren V. mendeurrenaren webgune ofiziala.
- Medina del Campo: Isabel Katolikoaren heriotzaren V. mendeurrenaren ospakizuna Medina del Campon.
- Madrigal de las Altas Torres: Isabel Katolikoaren heriotzaren V. mendeurrena.