Atzealdea Errege Katolikoen erregealdia
Beren erregealdia 1474 eta 1504, urteen artean izan zen eta goraldi zein oparotasun handiko aldi baten hasiera izan zen; izan ere, Espainia Europaren buruan jarri zen mende bat baino gehiagoan.
Monarka Katolikoek hala nahi zutelako, bere historiaren norabidea markatuko zuten gertaera garrantzitsu hauen protagonista izan zen Espainia: beren Erregetzan hainbat erreinu batzea, Kanariak Gaztelako Erregetzan behin betiko integratzea, Granadako Erreinu Nazariarraren anexioa edo Cristóbal Colón Kontinente Berrira iristea.
Errege Katolikoen erregealdiko txanpon-sistema
Txanpon-sistema urrean, zilarrean eta zilar-kobrean oinarritzen da. Errege Katolikoak iritsi zirenean Espainiako hainbat erreinutako txanpon aniztasunean bi arlok eragiten zuten: musulmanak eta europarrak. Aragoiko Koroa osatzen zuten erreinuetako bakoitzak bere txanpona egiten zuen. Isabel eta Fernandok beren erregealdian txanpon motak batzeko joera izan zuten, batez ere, Gaztelan.
Gaztelako lehenengo araudia 1475eko ekainaren 26koa da, eta «castellano» izeneko txanpona urrearen unitate gisa ezartzen zuen, monarken bustoak aurrez aurre jarrita zituela. Era berean, «castellano» bikoitza ezarri zuen. Pieza hori bikain gisa izendatu zen, zuen metalaren purutasuna zela eta. Bertan, errege-erreginak agertzen dira eta San Juan arranoa ezkutua babestuz, beste aldean. Zilarrezko txanponerako erreala ezarri zen, eta bere zatitzaileak hauek ziren: erreal erdia eta erreal laurdena. Zilar-kobrearen aleaziozkoak dira, «blanca» izeneko txanpona landu zuten eta bertan agertzen diren irudi nagusiek errege-erreginen siglak adierazten dituzte.
Medina del Campoko pragmatikak, 1497an emana, urrezko pieza berrirako lantze-arau berriak ezarri zituen: «excelente de la granada» delakoa, Veneziako duketzan oinarritua, Europan onartutako txanpona zen eta Valentzian zein Aragoin ezarria 1483tik. Txanpon honek 2, 4, 10 eta 20ko multiploak zituen eta zatitzaile bat, «medio excelente» izenekoa. Antolaera horrekin txanponen sistema batu nahi zen eta, gainera, txanpon-etxeen eta txanpon-fabrikatzaileen funtzionamendua arautu zen. Era berean, zilarrezko txanponetan balio berri bat sartu zuten, erreal zortzirena.
1503ko Errege Zedula batean, Isabelek agindu zuen Sevillako Txanponen Etxean landu zedila «Uharte espainiarretik eta beste uharte batzuetatik eta Ozeano itsasoko lur irmotik iristen den urrea»; txanpon-etxe horrek zilarrezko eta kobrezko txanpona ere landu zuen.