Atzealdea Txanponak
Txanpon bakoitzak historiako zati txiki eta paregabe bat darama berarekin.Txanponak ezinbesteko lekukoak izan dira, espresio bideak, herrialde bateko historia osatzen duten pasarte bakoitzeko ideologien ibilgailuak , altxor baliotsu eta maitatu bat osatuz, txaponek atzealdean daukaten estanpatzea baino askoz ere baliotsuagoa.
Jaiotza
1868ko urriak 19an pezeta jaio zen moneta-unitate bezala Isabel II.aren uzkailtzearen ondoren Behin-behineko Gobernuaren dekretuarengatik. Gobernu honek berak, Madrilgo Cecaren* ekoizpen osoa zentralizatzea erabaki zuen, gaur egungo DZFN-MEE sortuz. Une horretatik eta euroa agertu zen arte Fabrikak, egon diren pezeta guztiak landu ditu.
Pezeta bakoitzak, egina izan zeneko unean zegoen historia, politika, erlijio ekonomia eta artearen istorioa daramatza bere tamaina txikietan. Pezetak Espainiako historiako 134 urte dauzka gorderik barnean.
(*) Moneta etxeen jatorrizko izena.
Izena
Izenaren aukera bere erabileraren familiartasunari egokitu zitzaion batez ere. Marabedi, erreal, ezkutu, etab... bezalako hainbat izen pezeta terminoagatik estaliak gelditu ziren, hau Isabel II.aren garaitik erabiltzen baitzen. Gainera badirudi Katalonian jada pezetak zirkulazioan egon zirela Independentziako Gerra aurretik.
Lehen txanponak
Aurrealdea
1869an landutako lehen pieza unitatea da. "Behin-behineko Gobernua" hitzak zituen aurrealdean "Espainia" izan ordez, ondorengo txanponetan eta zilarrezko balioetan agertuko den bezalaxe. Aukeratu zen motiboa Hispaniaren pertsonifikazioa izan zen Perineoetan etzanda, Adriano enperatzailearen txanponetan inspiratua. Bestalde brontzeak Espainia irudikatzen zuen harrien gainean eseritako andere handia bezala. Biak bikainki grabatuak izan ziren Luis Marchionniren eskutik, nork 1861. urtetik Madrilgo Moneta Etxeko grabatzaile nagusiaren kargua zeukan.
Atzealdea
Atzealdea zilarrean egin zen Espainiako ezkutu batekin. Brontzeak ezkutu hau zeukan lehoi baten irudia azaltzen zuen, honek "txakur handi" eta "txakur txiki" terminoak sortarazi zituelarik, jendeak txakur bat ikusi baitzuen lehoia zegoen lekuan. Nazioarteko lehiaketa baten ondoren, Luis Marchionniren behin betiko modeloa inspiratzeko balio izan zuten hiru zirriborro desberdin atera ziren.
Ikonografia
Pezetak diru sistema bezala izan zuen iraute bitartean, diseinuak eboluzio bat jasan zuen une bakoitzeko arrastoengatik markatua eta eboluzio hau gainera norabide oso desberdinetan eman zen.
Jatorrik
1869an ezarri zenaren arabera, atzealdean Espainiako ezkutu nazionala mantentzen da, aldaketak egiten joango zaiolarik. Aurrealdean aldiz Hispaniaren presentzia aldatzen da irudi errealarengatik.
Bigarren errepublikak hauste tipologikoa ekarriko du, errepublika inspirazioko motiboak sartuz, gobernu berriaren egoerarekin bat etorririk. Batzuetan modeloak ez dira oso landuak agertzen hauek zeukaten lanketa behar izugarriarengatik.
Frankoren botererako iristeak biraketa bat suposatu zuen zentzu honetan, 1947. urtean Benlliurek egindako erretratu bat sartu zelarik, Manuel Marínek egokitua hau. Heldutasun erretratua Juan de Ávalosek egin zuen.
Gaur egun arte
Demokraziak tamainak eta balioak mantenduko ditu Juan Carlos I erregearen irudia eta Ezkutu Erreala gehituz. Hala ere, 1990etik, hauek urtero berritzen dira oroitzapen asmo batekin, monarkiaren tradizio baztertzailearekin amaituz, eta kultura, arte eta tokiko motiboei sarrera emanez.
Balioak
Hasieran aurreikusiko hamalau balioak ez ziren burutu Alfonso XIIIren erregealdi arte, noiz metal preziatuak metal berri eta aleazioengatik aldatu ziren, balio intrintseko eta nominalaren arteko parekotasuna galduz. Hala eta guzti zere, urrezko lanketak 1904 urte arte mantendu ziren eta zilarrezkoak 1933 urte arte. Azken honek bidea eman zion latoizko pezeta horiari, jendearen artean "rubia" izenarekin ezaguna. Une honetatik aurrera lanketak kobrean, aluminioan eta nikelean oinarritu dira eta diseinuek era guztietako aleazio eta tamainak nahastu dituzte.
1989 urtea geroztik eta arrazoi ekonomikoengatik, bildumazaleen interesei gehiturik, metal preziatuetan eginiko lanketak ateratzen joan ziren etengabe. Ehun pezetako txanponaren azken grabaketaren ospakizun sinbolikoak pezetaren historiaren amaiera esan nahi du, txapon maitatuaren joan eta etorriak, aurpegiak eta atzealdeak.