Jokabide Kodea

1 - Sarrera

Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala - Monetaren Errege Etxeak (FNMT-RCM), bere historian zehar, erreferentzia marko bat eratzen duen balio sail bat garatu du, eta marko horretan oinarritzen ditu bere produktuen elaborazioa eta gizarteari eskaintzen dizkion zerbitzuen prestazioa. Balioak hauek dira:

  • Segurtasuna: bere jarduera guztiak hemen oinarritzen dira, osoko segurtasunean, produkzio prozesuetan oinarritutako segurtasunean, produktuetan, informazioaren tratamenduan eta bere instalazio eta pertsonetan.
  • Profesionaltasuna: bere funtzioen jarduera zintzo, arduratsu eta eraginkor batean oinarritutako konpromiso bat da, bikaintasuna lortzeko bideratua.
  • Kalitatea: FNMT-RCM-k, Entitateak daukan eguneroko ekintzak gidatzen dituen kalitatearekin konpromiso bat dauka, gure produktu eta zerbitzuen hartzaileek dauzkaten beharrak ulertuz eta betez eta etengabeko hobekuntza jarrerak sustatuz.
  • Konfidentzialtasuna: Entitateko pertsona guztiek diskrezio eta zuhurtasun irizpide batzuk mantentzen dituzte informazioaren tratamenduari eta beste pertsona batzuekiko komunikazioari dagokienez.
  • Hazkunde iraunkorra: garapen industriala bezala ulertua dago, ingurumenarekin eta ingurumen politikekin bateragarria.
  • Eguneratze teknologikoa: une bakoitzean posible den maila teknologiko maximoa emateko FNMT-RCM-ren produktu eta zerbitzuei, I+G+b aurrekontuaren aukeren arabera.
  • Administrazio eta erakunde publikoekin lankidetza eta konpromisoa: enpresa eta herritarrei, Entitatearekin erlazionaturiko zerbitzu publikoetarako sarrera baldintza hoberenak eman ahal izateko.