Nortasun Agiri Nazionalak

Nortasun Agiri Nazionalak

DZFN-MEE hiritarrak bere eguneroko bizitzan erabiltzen dituen oinarrizko produktu eta dokumentuen fabrikatzearen erantzule da, hauei esker norberaren nortasuna bermatzen delarik eta gaitasun eta eskubideak aitortzen direlarik. Dokumentu hauen egiazkotasuna eta datuen konfidentzialtasuna oinarrizkoa da zuzenbidezko estatu batean. Faltsutzea eta manipulazioaren aurkako dokumentu babestuak ekoiztea, eremu ziur batean egitea, kalitate eta berme osoarekin, DZFN-MEE-ren ekintza bereizgarrienetariko bat da.

Azken belaunaldiko teknologia

Ejemplos de DNI

Faltsutzea eragozteko, DZFN-MEE-k segurtasun grafiko eta logikoan dauden sistema aurreratuenak gehitzen dizkio nortasun dokumentuei: iris inprimaketak, efektu optiko aldagarria daukaten tintak, laser grabatuak, azaleko enbosatuak, kontaktu txipa eta irrati-amaiztasuna , beste batzuen artean. Era berean eta legalki jaulkiak izan diren dokumentuetan agertzen diren datuak ezegoki manipulatuak izan ez daitezen, segurtasun plastikoak erabiltzen ditu; hauekin ez da posible izango plastiko hauek kentzea dokumentua izorratu gabe.

Dokumentu hauen ekoizpen prozesuek teknologi berrienak eta kalitate eta segurtasun kontrol zorrotzenak erabiliko dituzte.

Guzti honekin, bezeroari eskaintzen zaion produktuan inolako akatsik egongo ez dela ziurtatzen da eta guztizko berme bat emango zaio azken erabiltzaileari datu konfidentzialen tratamenduan.

DZFN-MEE-k nortasun dokumentuen jaulkipenean daukan esperientzia zabalak aukera ematen dio honi identifikazioko proiektu integraletan aholkularitza eta kontsultoretza eskaintzeko.

NAN 3.0 High Security Printing Europe Conference 2016 konferentzian saritu zuten

Premio DNIe2016ko martxoaren 15ean Bucaresten izan zen High Security Printing Europe konferentzian NAN 3.0 elektronikoak, Poliziaren Nazionalak eta DZFN-MEEk garatua, sari hau jaso zuen: «Regional ID Document of the Year 2016».

Sari hauen helburua da segurtasun-inprimatzean eta sistemaren azpiegituran garapenik onenak sustatzea eta horiek aplikatzea identitate-dokumentu, pasaporte eta bestelako segurtasun-txarteletan.

Egin klik hemen sariari buruzko informazio gehiago ikusteko (ingelesez) >>