Segurtasun txartelak

Segurtasun txartelak

Segurtasun etiketak kontsumitzailea babesten du edozein iruzur saiotatik. Etiketa egoki, ageriko eta seguru bati esker, gero eta zorrotzagoa den kontsumitzailea ziur egon daiteke eskuratu duen produktuaren legitimitateaz.

FNMT-RCM-k, bere lan osoak ezaugarri duen erabateko kalitatearen filosofiari jarraiki, segurtasun etiketen esparruan oinarritutako negozio lerro bat du, harrera eta ospe handia duena.

Imagen de nuestra etiqueta genérica

Ikerketa eta teknika

FNMT-RCM-ek, segurtasun etiketen arlo espezifikoan egiten duen etengabeko ikerlanaren bidez, produktu horiek hobetzen ditu etengabe. Horri esker, soluzio berriak eskaintzen dizkio bezeroari, hainbat arlotan: euskarriak, inprimaketa motak, segurtasun elementuak, etab.

Irtenbide posibleak

TFNMT-RCM-k era askotako etiketak egiten ditu, eta bi ezaugarri dituzte denek:

  • Segurtasuna: erabilitako teknologien bitartez.
  • Bermea: FNMT-RCM-ren produktu guztien adierazgarria.

Soluzio posibleen artean hurrengoak aurkitzen dituzte:

  • Nekazaritzako elikagaien kalitatea bermatzen duten etiketak; hala nola Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileek erabiltzen dituztenak.
  • Notario-zigiluak eta Osasun Txartelak.
  • Legitimazio eta berme zigiluak.
  • "Securlab" Segurtasun Ziurtagiriak enpresei beraien produktuen egiazkotasuna bermatzeko imitazioen aurrean.
  • Marka identifikazioa eta formako segurtasun txartelak ehun-gaientzat, euskarri elektromagnetikoentzat, etab.

Salmenta departamentuaren harremanetarako datuak

  • Tel.: +34 91 566 68 13
  • Fax: +34 91 504 33 86
  • e-mail: comercial.nacional@fnmt.es