Aholkularitza eta kontsultoretza integrala
Aholkularitza eta kontsultoretza integrala
Aholkularitza eta proiektuen taldearen bidez, DZFN-MEE enpresak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu segurtasunaren eta identifikazio-dokumentuen alorrean. Hauek dira eskaintzen dituen aholkularitza teknikoaren arloak:
- Identifikazio-plantak diseinatzea eta gauzatzea.
- Segurtasun handiko txartelak diseinatzea eta hornitzea.
- Pasaporteak diseinatzea eta hornitzea.
- Identifikazio-ingeniaritzako prozesuak berriz diseinatzea.
- Dokumentuak kontrolatzeko sistemak.
- Datuak hautemateko sistemak.
- Instalazioen segurtasuna.
- Prestakuntza-programak.
- Komunikazio-marketinerako estrategia identifikazio-proiektuetarako.
Erreferentziak
Herrialde askok DZFN-MEEri laguntza eskatzen diote identifikazio-sistema fidagarri bat sortzeko; hala, aholkulari neutro eta konfiantzazko bat eskatzen da proiektua sortzeko eta gauzatzeko.
Segurtasun handiko identifikazio-dokumentuen alorrean, DZFN-MEE herrialde ugarirekin lankidetzan aritu da eta horietako batzuk hauek dira:
- Andorra
- Argentina
- Bangladesh
- Belgika
- Bolivia
- Kolonbia
- Txile
- Txina
- Ekuador
- El Salvador
- Filipinak
- Grezia
- Ginea
- India
- Indonesia
- Kazakhstan
- Maroko
- Mexiko
- Mozambike
- Nikaragua
- Nigeria
- Panama
- Peru
- Portugal
- Dominikar Errepublika
- Turkia
- Venezuela