Ausazko jokoak

Ausazko jokoak

Ausazko jokoa deritzon deituraren barnean, DZFN-MEE-k ezaugarri oso desberdinak dituen produktu sorta zabal bat egiten du, desberdintasun hauek kupoien edo txartelen ekoizpen prozesuarengatik eta joko beraren mekanika desberdinengatik emango direlarik. Hau dela eta, ekoizpen linea bakoitza zehatza izango da eta produktu bakoitzaren eskaera teknikoetara egokitua egongo da. Edozein kasutan, DZFN-MEE-k ausazko joko hauek daukaten ospea lortzera lagundu du bere lanarekin, hauek sortzen duten konfiantza eta ilusioa dela eta, onarpen sozial handia dute eta.

Joko ziurra

Joko eta apustuen antolatzaileen lehen ardura, eta baita Administrazioarena ere, egiten dituzten agiri edo txartelak faltsutuak edo manipulatuak izan ezin daitezkeela bermatzea da. Zentzu honetan, DZFN-MEE-k segurtasun osoa ematen die bere bezeroei, honek sail honetan duen esperientzia dela medio. Ur marka, tinta ikusezin eta beste segurtasun elementuak dituzten paperen erabilpenak, faltsutze egintza bat berehala desberdintzeko aukera ematen du. Txartelak honetan oinarritzen den zenbaki edo elementu pertsonal bat daramanean, hau manipulatzen saiatzen den edozein pertsonak txartel honen narriadura konponezin bat izango duela erantzuntzat segurtatzen du.

Teknologia zehatza

Lan mota hauetarako DZFN-MEE-k daukan teknologi zehatzaren barnean, Loteria Nazionalaren pertsonalizazio sistema azpimarra daiteke, lurralde nazionalean zehar dauden loteria administrazioetara banatu behar diren txartelen zenbakitzea onartzen duelako, horrela errazagoa egiten duelarik zenbaki zehatzetara harpidetuta dauden erabiltzaileei beren txartelak igortzea. Bingorako, jokoak daukan kartoi kopuru handia dela eta, bilduma osatzen duten orri guztien altxaera egiten duen makina zehatz bat dago.

Produktu bereizgarriak

Jardiera linea honetako produktu adierazgarrienak hauek dira:

  • Loteria Nazionaleko txartelak
  • Bingo Kartoiak
  • Estatuko Loteria eta Apustu txartelak (Kiniela, Bonolotoa, Loteria Primitiboa, etab)
  • Jolas Makinen Gida eta Bereizgarriak