Laborategia
Laborategia
Laborategia XX. mende erdi aldera garatu zen, metalak aztertzeaz gain, paper eta tintekin saiakuntzak egiten hasi zirenean. Gaur egun, bere jarduera askoz zabalagoa da, DZFN-MEEn fabrikatzen diren produktu ugariri saiakuntzak eta azterketak egin behar zaizkielako; baina ez dugu ahaztu behar segurtasun-elementuak hobetzera bideratutako ikerketa eta erakundeen, bai publikoen bai pribatuen, eskaintzen zaien aholkularitza.
Akreditazioak
DZFN-MEEn laborategiak akreditazio hauek ditu:
- Estatuko Administrazioaren laborategi ofiziala.
- Metal preziatuen kontraste-laborategien arbitroa.
- Peritu teknikoa Justizia Ministerioaren aurrean.
- ISO 17025 (ENAC). Urrezko eta urre fineko probak (880 - 920 ‰ / 990 - 999,9 ‰) eta zilarrezko aleazioak (900 - 950 ale).
Zerbitzuak
Laborategiak saiakuntza-zerbitzuak eskaintzen ditu, batik bat, DZFN-MEEn fabrikatutako produktuak bermatzeko, baina espezializazio-maila handia dela eta zerbitzu hauek zabaldu ditu kanpoko bezeroetarantz. Ildo horri jarraikiz, saiakuntza-zerbitzuak egiten dira eta lankidetzan jarduten du Banku Zentralekin, Banku pribatuekin, beste Txanpon Etxe batzuekin eta Segurtasun Inprentekin; hala, erreferentziako laborategia da lehengaiak kontrolatzeko lizitazioetan, bai nazio mailan bai nazioartean.
- Inprimatze-proben zerbitzua. Inprimatze-probak lortzen dira Offset lehorrean eta hezean, kalkografian, serigrafian eta tipografian (numerazioa), eta foil metalizatuak aplikatzen dira.
- Inprimatze-euskarriak eta -tintak aztertzeko zerbitzua, paperezko euskarrien eta polimerikoen lehengaien kalitatearen kontrola bankuko billeteetarako, tabako, alkohol, posta-zigilu, unibertsitate-titulu, loteria nazional, segurtasun-etiketen zigilatzeetarako.
- Identifikazio eta ordainketarako dokumentuen saiakuntza-zerbitzua, identifikaziorako eta ordainketarako produktuen (esaterako, pasaporteak, identitate-dokumentuak, gidabaimenak, kreditu eta zordunketako txartelak) iraunkortasuna, iraupena eta kalitatea egiaztatzen dira.
- Bankuko billeteen eta beste segurtasun-dokumentu batzuen saiakuntza-zerbitzua. Hainbat produkturen iraunkortasuna eta kalitatea egiaztatzen da, esaterako, produktu hauena: paperezko eta polimerozko euskarria duten bankuko billeteak, segurtasun-etiketak, bankuko txekeak, aurrezki-libretak, tabakoaren eta alkoholaren zigiluak, segurtasun-etiketak eta posta-zigiluak.
- Txanponen eta metalen saiakuntzen zerbitzua. Hauen guztien kalitate-propietateak aztertzen dira: euro-txanponak, bilduma-txanponak (metal preziatuak), kospelak, aleazio baxuko altzairu jakin batzuen metalezko aleazioak eta merkataritzaren zein segurtasunaren arloko askotariko produktuetan erabiltzen diren beste metal batzuk.
- Peritu-azterketen zerbitzua. Merkatuan dauden segurtasun-produktu ugariren autentikotasuna egiaztatzeko azterketa, dudazko lagina erreferentziako edo jatorrizko laginekin alderatuta.
- Metrologia, kalibrazio eta kalitate-bermearen zerbitzua. DZFN-MEEren neurketa-ekipamendu guztiek kalibrazio-ziurtagiri egokiak dituzte.
Kontaktua
- Telefonoa: +34 915666767
- Faxa: +34 915666766
- Posta elektronikoa: comercial.nacional@fnmt.es