Moneta Zirkulatzailea
Txanpon zirkulatzailea
Metal monetaren ekoizpena (bai zirkulatzailea eta baita bildumakoa ere) DZFN-MEE-k daukan ekoizpen linea garrantzitsuenetariko bat da. Madrilgo Ceca-ko* zuzeneko oinordeko bezala, XV. mendeko lehen historia erreferentziekin, bere Monetaren sailean entitateko tradizio handienekoa da. Espainiako Altxor Publikoarentzat metal monetaren ekoizpena egiteaz gain, beste edozein herrialde, enpresa edo partikularrak eskaturiko lanak ere egiten ditu.
(*) Moneta etxeetako jatorrizko izena.
Txanpongintza prozesua
Moneta zirkulatzailearen ekoizpen prozesuak sinbiosi perfektu bat sortzen du grabatuaren milurteko artea, txanpongintza eta industria prozesua aurreratuenen artean. Aurrerapen handia dago materialen teknologia eta kudeaketan, trazabilitatean, robotika eta automatizazioan, azken helburua monetei kalitate eta segurtasun altuena ematea delarik.
Moneta zirkulatzailearen txanpongintza azken generazioko prentsekin egiten da, hauetan aurreformaketa diskoak torkulu batekin mantentzen direlarik, monetaren molduraren burutzeari laguntzeko. Eta moneten diseinuak horrela eskatzen badute, kantuetan ere motiboak ager daitezke, hauek ere torkulu bidez egingo direlarik.
Produktuaren azken konfigurazioa, ospel metala trokelaren aurrealdeko, atzealdeko eta galanda formetara egokitzean lortzen da, txanpongintzaren unean, trokelak mugimenduarengatik igortzen duen presioa erabiliz.
Oroitzapenezko monetak
2004 urtetik aurrera, EBeko estatuek aukera daukate bi urtero 2 euroko oroitzapenezko moneta bat zirkulazioan jartzeko, hauek normalean zirkulazioan dauden txanponen atzealde desberdin bat izango dutelarik. Txanpon hauek legezko erabilera daukate Eurogune guztian. Zirkulaziorako zuzenduak ez dauden euro txanponak bildumarako txanponak deitzera pasatzen dira.
Zenbakitan
- Euro monetaren ekoizpena diru-molde data 2001-2022 (PDF - 83 KB)
- Euro monetaren ekoizpena diru-molde data (2 Euros Conmemorativa) 2005-2022 (PDF - 108 KB)
- Euroset ekoizpena eta urteroko Euroset Proof 1999-2022 (PDF - 76 KB)
- 40€ / 30€ / 20€ / 12€ moneten ekoizpena 1994-2022 (PDF - 91 KB)
Araudia eta estekak
- Europako Banku Zentrala: Txanponak eurotan
- Europako Batzordea – Euroaren aurpegiaren diseinua Espainiarentzat (ingelesez)
- Espainiako Bankua: Oroitzapenezko eta bildumako txanponak
- BOE - Ministerio-agindua (EHA/2472/2009)
Teknologia eta berrikuntza
DZFN-MEE-ko Monetaren Sailak diseinu eta ekoizpeneko azken teknikak erabiltzeko ahalmena dauka kalitate eta eraginkortasun handiena lortu ahal izateko, horrela monetari segurtasun neurri handienak ematen dizkiolarik. Honen adibideak jada ezagunak diren moneta bimetalikoak eta irudi estalien sartzea dira, azken hau patentaturiko garapen propio bat delarik.
Segurtasun teknika berrien aurrerape- neko adibide bat, irudi estalia bezala ezagutzen den garapena da. Elementu hau doitasun handiko grabatu baten bitartez aplikatzen da, zenbakizko kontrolak dituen zizelekin, ikusangeluaren arabera aldatzen den grabatutako irudi bikoitz bat lortzen delarik.
Berriki DZFN-MEEk irudi latente laukoitza garatu du. Horren bidez, txanponean lau irudi desberdin ikus daitezke txanpona begiratzeko hautatzen den argi-intzidentziaren arabera, eta txanponaren gune berdin batean ikus daitezke irudi horiek.