Neurrira egindako medailak
Neurrira egindako medailak
DZFN-MEEk, teknologia aurreratuenarekin egindako billeteen, txanponen eta zigilatzeen ekoizpen tradizionalaz gain, belaunaldi berriko beste produktu batzuk ere txertatu ditu, esaterako, txartel adimendunak, identifikazio-dokumentuak, ziurtagiri elektronikoa, etab.
Halere, ez du artisau-produktuen eta diseinu artistikoaren ildorik alde batera utzi nahi izan; horietan era onean irabazitako prestigioa izan du beti, XV. mendearen amaierara arte atzera egiten duen bere historia luzearen bidez.
Jarduera horien artean, batez ere, medailak nabarmentzen dira.
Medailek dituzten aukerak ia mugagabeak dira, duten izaera artistikoa dela eta. Halere, jarraitzen dituzten ildoetan DZFN-MEEren ekoizpen ohikoenari egiten zaio erreferentzia, beti, halere, bezero bakoitzaren behar zehatzetara egokitzeko jarrerarekin.
Medailak, txanponak bezala, metalezko diskoak (urrea, zilarra, kobrea...) izaten dira, bi aldeetatik landuak.
Medaila ideia batetik sortzen den produktu bat da eta hizkuntza artistiko batean bilakatzen da pieza diseinatu, modelatu (behe-erliebea) eta lantzeko pausoen bidez. Pauso hauetan artistak (grabatzaileak) esku hartzen du eta pauso egokiak ematen ditu amaierako emaitza kalitate handikoa izateko; metalezko disko horren zati batek piezaren tamainaren zati bat osatzen du (80 mm-rainoko diametroa), baita modelatzearen erliebea ere (1 milimetro-diametrotik 3 milimetrorako lodiera).
DZFN-MEEk urre, zilar, kobre eta abarrezko medailak lantzen ditu hainbat akabera eta diametrotan. Akabera hauek izan ditzakete: ispilu-distira, matea edo patinatua (zilarra eta kobrea), eta lehenengo biak konbina daitezke pieza berdinean.
Medailaren lodiera lanketaren behar tekniko zein estetikoen ondorioa da eta diametroaren araberakoa da. Nahiz eta 10 eta 80 mm arteko edozein diametro fabrika daitekeen, estandarizazio-arrazoiengatik, batzuk ekonomikoagoak dira.
Edozein lanketa egin baino lehen beharrezkoa da trokelak fabrikatzea. Horiek eskuratu ondoren, tamaina berdineko medailak hainbat metaletan lantzeko erabil daitezke eta ondorengo birlanketetarako.