Erakunde mailako Informazioa
Erakunde mailako Informazioa
Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxea (DZFN-MEE) Estatuko Administrazio Nagusiaren enpresa-entitate publiko (EEP) eta baliabide propio bat da, bere Estatutuen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, arabera.
Jarraian instituzio-bideo bat aurkeztuko dizugu. Bideoa ikusi ezin baduzu, zure ordenagailuan behera kargatu dezakezu eta beranduago ikusten saia zaitezke.
Egitura eta organigrama
FNMT-RCMren egitura eta organigrama kontsultatu ditzakezu Gardentasun Instituzionalaren orrian.
Segurtasuneko Teknologia eta Tradizioa
Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak- Monetaren Errege Etxeak (DZFN-MEE) produktu bat fabrikatzerakoan gauzak ondo egiteko duen ehun urteko baino gehiagoko esperientzia gehitu ohi du eta horixe da segurtasuneko eta kontroleko mekanismo zorrotzak aplikatzen dituen erakunde baten bermea, enpresa publikoekin eta pribatuekin etengabe batera lan egiteko duen konpromisoa eta, batez ere, azken belaunaldiko teknologia garatzearen eta etorkizunaren alde egiteko hartu duen apustua. Hori guztia, gainera, irtenbide bakoitzean kalitate mailarik handiena eskaintzeko, ekoizpeneko alor ugarietan.
Nortasun ezaugarriak
DZFN-MEEOgasun Ministerioa lotuta dagoen enpresa-erakunde publikoa da. Beraz, egiten den lan mota dela eta, zerbitzu publikoarekin ondo lotuta dago. Bestalde, segurtasun osagaia eta ekoizpen kontrol zorrotza behar duten alorretan erakunde pribatuekin egindako lankidetzarako ere zabalik dago; horiei esker, herritarren onespena eta konfiantza irabazi du.
Jarduera horiek guztiak osoko segurtasunean oinarritzen dira, ekoizpen prozesuetan, produktuetan, informazioaren tratamenduan eta horien instalazioetan aplikatutako segurtasunean, hain zuzen.
Esperientziatik modernitatera
Egiten jakitea eta urteen joan etorrian lortutako esperientzia dira DZFN-MEEn produktu eta zerbitzuen ezaugarria. Tradizio luzeari teknologiarako apustua gehitu behar zaio; horrek tradizioa eta modernitatea batzeko ahalmenean islatzen duen etengabeko bilakaera dakar, produktu bakar eta aldera ezinak lortuz.
Puntako teknologia
Fabrikazio lineak bi estrategia jarraitzen dituen etengabeko ikerketa lanaren ondorioak diren bitarteko tekniko aurreratuenekin daude hornituta. Ondorengoak dira estrategiak: etengabeko gainbegiraketa eta ohiko teknologiak eguneratzea, baita fabrikazio alor berrietan sartzea ere, goi mailako segurtasuneko inguruneak behar dituzten txartel adimentsuak, esaterako.
Bermatutako kalitatea
DZFN-MEEk produktu bakoitzaren kalitatea bermatu du fabrikazio prozesu bakoitzean arreta jarriz, produktu guztiekin egiten diren kontrol eta entsegu anitzetik hasita, huts egiteen gabezia bermatuz. Gainera, fabrikazio linearik garrantzitsuenetariko batzuen kalitate sistema ISO 9001 arauan oinarrituta eta AENOR-ek ziurtatuta dago.
Izen ona eta nazioarteko bizipena
Nazio eta nazioarte mailan, DZFN-MEEren balio diferentzialek eskuratu dute bezero kopuru handiaren konfiantza; horiei neurriko irtenbideak eskaintzen dizkie.
DZFN-MEEk hainbat forotan hartzen du parte; horien artean, Bankuko Billeteen Inpresoren Konferentziak eta Moneta Etxearen Zuzendarien Konferentziak dira nabarmenak. Eta egunez egun, esportazioari zuzendutako ekoizpen kopurua hazi egiten da.
Begirada historikoa
Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala 1893an sortu zen, ehun urteko bi organismoren bat egitearekin: Diruaren Etxea eta Zigiluaren Fabrika. Bi instituzioek, 1861etik Colón eraikina elkarbanatzen zuten, nahiz eta independenteak izan eta administrazioak banatuta eduki. Ordutik aurrera eta segurtasuneko izendapen komunaren pean, jarduera alorra zabalduz joan da.
1940an bankuko billeteen ekoizpena hasi zen, eta 1952an segurtasun paperaren fabrikazioa.
1964an egoitza berri bat inauguratzeak, segurtasuneko kalitate eta bermearekin lotuta, Pasaportea eta Nortasun Agiri Nazionala gisako lanak egitea ahalbidetu zuen.
Jokoaren gaineko araudi berriarekin batera, bingoko kartoi fabrikak eta loteria txartelak egiten hasi ziren.
Etorkizuneko bokazioa eta teknologia berrietarako apustuak ahalbidetu zuen laurogeita hamargarren hamarkadan teknologiaren ikuspegitik ohiko produktuekin zerikusirik ez duten bi jarduerari ekitea; alor honetan, Txartel Adimentsuak eta Ziurtagiri Elektronikoak nabarmentzen dira.
Ekoizpen jarduera Madril eta Burgosen kokatutako bi industria zentroetan gauzatzen da.
Unidad responsable: Departamento de Auditoría Interna, Calidad y RSC
Fecha última actualización: 14 noviembre 2022
Jardueren Urteko Memoria
Memoria Anual 2021 (PDF - 4.77 MB)
Memoria Anual 2020 (PDF - 5.36 MB)
Memoria Anual 2019 (PDF - 7.19 MB)
Memoria Anual 2018 (PDF - 5.5 MB)
Memoria Anual 2017 (PDF - 10.65 MB)
Memoria Anual 2016 (PDF - 8.16 MB)
Memoria Anual 2015 (PDF - 8.9 MB)
Memoria Anual 2014 (PDF - 1.65 MB)
Memoria Anual 2013 (PDF - 3.05 MB)
Memoria Anual 2012 (PDF - 5 MB)
Memoria Anual 2011 (PDF - 15,3 MB)
Memoria Anual 2010 (PDF - 4.1 MB)
Memoria Anual 2009 (PDF -7.6 MB)
Memoria Anual 2008 (PDF - 3.7 MB)
Memoria Anual 2007 (PDF - 8.9 MB)