Zer egin dezaket ez badut ondo ikusten webgune hau?

Webgune hau webguneen gomendio eta araudi berrienak betetzeko garatu eta optimizatu da; hori dela eta, estandarizazio-, irisgarritasun- eta erabilgarritasun-maila handia du.

Zaharragoak diren eta erabilera-tasa baxukoak diren nabigatzaile batzuek litekeena da ez behar bezala erakustea gune honetako orriak. Nabigatzailea eguneratzea gomendatzen da.

Internet Explorer familiako nabigatzaileek bateragarritasun-ikuspegi bat dute, eta horrek eragina du webgune batzuen aurkezpenean. Litekeena da webgune hau behar bezala ez bistaratzea, fnmt.es webgunerako bateragarritasun-ikuspegia gaituta badago. fnmt.es webgunea gaitutako bateragarritasun-ikuspegiko zerrendatik kentzea gomendatzen dugu.

Irtenbideak Internet Explorer nabigatzailearen bateragarritasun-ikuspegiarekin arazoak izanez gero

Aurrena beharrezkoa da jakitea Internet Explorer nabigatzailearen zein bertsio duzun instalatuta. Ez bazaude ziur, hemen egiazta dezakezu.

IE11rako webgune ofizialaren informazio gehiago

Internet Explorer 9 eta Internet Explorer 10

  1. Internet Explorer nabigatzailean, sakatu Alt tekla menuen barra ikusteko.
  2. Egin klik Tresnak aukeran eta hautatu bateragarritasun-ikuspegiaren ezarpenak.
  3. Hautatu fnmt.es webgunea zerrenda honetan: «Bateragarritasun-ikuspegian gehitu dituzun webguneak».
  4. Egin klik Kendu aukeran.

IE9rako webgune ofizialaren informazio gehiago

IE10rako webgune ofizialaren informazio gehiago

Windows 7rako webgune ofizialaren informazio gehiago

Internet Explorer 8

  1. Internet Explorer nabigatzailean ireki Tresnak menua (goiko aldean dago) eta hautatu bateragarritasun-ikuspegiaren ezarpenak.
  2. Hautatu fnmt.es webgunea zerrenda honetan: «Bateragarritasun-ikuspegian gehitu dituzun webguneak».
  3. Egin klik Kendu aukeran.

IE8rako webgune ofizialaren informazio gehiago

Irtenbide gehiago

fnmt.es webgunea ez bada agertzen «Bateragarritasun-ikuspegian gehitu dituzun webguneak» zerrendan edo ohar bat ikusten baduzu oraindik aurreko jarraibideak segi ondoren, egiaztatu Windowsen eguneratze berrienak instalatu dituzula.

Ez badituzu eguneratzeak instalatu nahi eta arazoa ez bada konpondu, jarraitu pauso hauek:

  1. Internet Explorer nabigatzailean ireki Tresnak menua (goiko aldean dago) eta hautatu bateragarritasun-ikuspegiaren ezarpenak. Litekeena da Alt tekla sakatu behar izatea menuen barra ikusteko.
  2. Egiaztatu fnmt.es webgunea ez dagoela zerrenda honetan: «Bateragarritasun-ikuspegian gehitu dituzun webguneak». Zerrendan badago, egin klik Kendu aukeran.
  3. Leihoaren beheko aldean, egiaztatu EZ daudela hautatuta lauki hauek: «Bistaratu Microsoften webgune- zerrenda eguneratuak» eta «Bistaratu webgune guztiak bateragarritasun-ikuspegian».
  4. Egin klik Itxi aukeran.

 

Oharra: Windows sistema eragilea duen zure ordenagailuak administratzaile batek kudeatzen badu, enpresa askotan bezala, agian ezingo duzu sartu bateragarritasun-ikuspegiaren ezarpenak aukeran, ezta zerrenda horretatik fnmt.es kendu ere. Kasu horretan, galdetu administratzaileari edo zure erakundeko zerbitzu teknikoari.