Bizileku baimena
Bizileku baimena
Txartelen bidez egiten diren identifikazio sistemak nortasunaren babespenerako dauden sistema ziurrenetariko bat da. DZFN-MEE-k daukan gailu tekniko osoa jartzen du geroz eta ziurragoak diren tekniken garapen eta ikerketarako, hala bidez geroz eta zorrotzagoa den merkatu bati produktu fidagarri eta hobeago bat eskaintzen diolarik.
Identifikazio txartel honetarako erabiltzen den materiala polikarbonatoa da, laser bidez eginiko pertsonalizatzerako (txuri beltzean) eta geroz eta iraupen luzeago eskatzen duten dokumentuetarako bereziki egokia izanik.
Ijezketa baten bitartez babestua egon behar duen nukleo batez osatzen da.
Azken gomendioak jarraituz, dokumentu hauek irrati-amaiztasunezko txipak eraman ditzakete. Gailu hauek titularraren datu biografikoak gehitu ditzakete beren memorian, eta baita beren autentikotasuna ziurtatzen duten sinadura digitala ere.
Hirugarren herrialdeko batetako hiritarrentzat dokumentu honek diseinu berbera dauka Europa osoan zehar eta bere manipulazioa eragozteko neurriak gehitzen ditu.