Identifikazio Dokumentuak

DZFN-MEE hiritarrek egunero erabiltzen dituzten beharrezko dokumentuen ekoizpenaren arduraduna da, hauek beraien nortasuna bermatzen dutelarik eta beraien gaitasunak eta eskubideak aitortzen dituztelarik. Dokumentu hauen egiazkotasuna eta datu hauen konfidentzialtasuna ezinbestekoak dira zuzenbidezko estatu batean. Faltsutze eta manipulazioaren aurkako dokumentu babestuak ekoiztea, gehienezko berme eta kalitatearekin, DZFN-MEE-k daukan jarduera bereizgarrietako bat da.

Faltsutzearen aurkako babespena

Faltsutzea saihesteko, DZFN-MEE-k segurtasun grafikoan dauden sistema aurreratuenak gehitzen ditu identifikazio dokumentuetan: ur marka duten paper bereziak, zuntzexka argikorrak eta segurtasun hariak, iris inprimaketak, kalkografiak, OVI tintak, laser bidezko grabatuak, edo gailu optikoki aldakorrak, beste batzuren artean.

Manipulazioaren aurkako babespena

Legalki jaulkiak dauden dokumentuetan (NAN, NIE, Gidatzeko Baimena eta Pasaportea) agertzen diren datuen iruzurrezko manipulazioa saihesteko, bereizi ezin daitezken segurtasun plastiko batzuk erabiltzen dira, hauek askatu nahi izanez gero, dokumentua deuseztua gelditzen delarik.

Datuen babespena

Dokumentuak, kasu honetan NAN, Gidatzeko Baimena eta NIE, DZFN-MEE-n pertsonalizatzen direnean, datuak hiritarren berme guztiekin erabiltzen dira eta honi buruz dagoen legeria guztia betetzen da.

Segurtasun - elementuak

Identifikazio sistema modernoak datu pertsonalen autentikotasuna ziurtatzeko berme onenak dira, segurtasun fisiko eta logiko maila handienak dauzkate eta faltsutzeak eta iruzurrezko erabilpenak asko zailtzen dituzte.

Horretarako segurtasun teknika eta elementu aurreratuenak:

  • Inprimaketa kodetua
  • Mikroinprimaketa
  • Argi ultramorearen bidez soilik ikus daitekeen inprimaketa
  • Optikoki aldagarriak diren tinta eta elementuak
  • Guilloche
  • Iris efektuko inprimaketa
  • Mikroprozesadorea
  • Irrati-amaiztasunezko komunikazio elementuak

Kalitate politika

Guztiz automatizatuak dauden dokumentu hauen ekoizpen prozesuek, teknologia berrienak eta kalitate eta segurtasun kontrol zorrotzenak dauzkate. Guzti honekin bezeroari ematen zaion produktuan inolako defekturik ez dagoela ziurtatzen da eta amaierako erabiltzaileak guztizko bermea izango du.

Dokumentu bereizgarriak

DZFN-MEE-k hiritarrak behar dituen identifikazio dokumentu gehienak ekoizten ditu: