Smart Grids

Sare adimendun bat sare-sistema elektriko eboluzionatu bat da eta elektrizitate-eskaera era jasangarrian, fidagarrian eta ekonomikoan kudeatzeko gai da sistema hori. Sare adimendunak azpiegitura aurreratu bat (tartean diren eragile guztiak erraz integratu daitezela bideratua) erabiltzetik abiatzen dira.

Gero eta handiagoa den energiaren eskaerari eta karbono dioxidoaren isuriak gutxitzeko beharrari erantzuteko, erronka horiei era jasangarri, fidagarri eta ekonomikoan aurre egingo dien sistema elektriko bat behar dugu.

Sare adimendunek eskaerari denbora errealean erantzuteko gaitasuna dute, kontsumo elektrikoa eskaerarekin orekatzen laguntzeko; horrez gain, energia biltegiratzeko gailuak onartzen dituzten teknologia berriak eta ibilgailu elektrikoak eskala handian erabil daitezela integratzeko potentziala ere badute.

Gaur egun, sare elektrikoak eboluzionatzen ari dira, galera elektrikoen, kapital-gastuen eta mantentze-kostuen fidagarritasuna eta murrizketa hobetzeko helburuarekin. Adimentsuagoa den sare elektriko batekin energia-kostuak gehiago kontrolatu ahal izango dira eta kontsumitzaileentzat energia-hornidura fidagarriagoa eskainiko da. Adimentsuagoa den sare elektriko baten ingurumen-onuren artean daude hauek: eskaera-puntak murriztea, energia berriztagarrien iturriak integratzea eta CO2 zein bestelako kutsatzaileen isuriak murriztea.

Herritarrekiko gertu dagoen aplikazio bat kontagailu adimendunak edo «smart meters» dira. Horiek etxebizitza bakoitzeko kontsumo-datuak orduka zehatz-mehatz jasotzeko eta automatikoki operadoreari bidaltzeko gai dira; hala, teknikariek ez dute etxeetara joan behar irakurketa hartzera. Horrela, fakturazioa zehatzagoa da.

Hauek dira beste abantaila batzuk:

  • Matxuragatiko hornidura-mozketek irauten duten denbora murriztuko da, zeren errazagoa da arazoa identifikatzea.
  • Kontratatutako potentziaren aldaketak urrunetik egin daitezke eta, horrela, ez du teknikari batek joan behar hori egitera.
  • Ez dago irakurketa zenbatetsirik. Guztiak benetakoak dira.
  • Erabateko gardentasuna. Kontagailu hauek monitorizatuta daude eta ezin dira manipulatu.