Laborategia

Laborategia

Laborategia XX. mende erdi aldera garatu zen, metalak aztertzeaz gain, paper eta tintekin saiakuntzak egiten hasi zirenean. Gaur egun, bere jarduera askoz zabalagoa da, DZFN-MEEn fabrikatzen diren produktu ugariri saiakuntzak eta azterketak egin behar zaizkielako; baina ez dugu ahaztu behar segurtasun-elementuak hobetzera bideratutako ikerketa eta erakundeen, bai publikoen bai pribatuen, eskaintzen zaien aholkularitza.

Akreditazioak

DZFN-MEEn laborategiak akreditazio hauek ditu:

  • Estatuko Administrazioaren laborategi ofiziala.
  • Metal preziatuen kontraste-laborategien arbitroa.
  • Peritu teknikoa Justizia Ministerioaren aurrean.
  • ISO 17025 (ENAC). Urrezko eta urre fineko probak (880 - 920 ‰ / 990 - 999,9 ‰) eta zilarrezko aleazioak (900 - 950 ale).

Zerbitzuak

Laborategiak saiakuntza-zerbitzuak eskaintzen ditu, batik bat, DZFN-MEEn fabrikatutako produktuak bermatzeko, baina espezializazio-maila handia dela eta zerbitzu hauek zabaldu ditu kanpoko bezeroetarantz. Ildo horri jarraikiz, saiakuntza-zerbitzuak egiten dira eta lankidetzan jarduten du Banku Zentralekin, Banku pribatuekin, beste Txanpon Etxe batzuekin eta Segurtasun Inprentekin; hala, erreferentziako laborategia da lehengaiak kontrolatzeko lizitazioetan, bai nazio mailan bai nazioartean.

  • Inprimatze-proben zerbitzua. Inprimatze-probak lortzen dira Offset lehorrean eta hezean, kalkografian, serigrafian eta tipografian (numerazioa), eta foil metalizatuak aplikatzen dira.
  • Inprimatze-euskarriak eta -tintak aztertzeko zerbitzua, paperezko euskarrien eta polimerikoen lehengaien kalitatearen kontrola bankuko billeteetarako, tabako, alkohol, posta-zigilu, unibertsitate-titulu, loteria nazional, segurtasun-etiketen zigilatzeetarako.
  • Identifikazio eta ordainketarako dokumentuen saiakuntza-zerbitzua, identifikaziorako eta ordainketarako produktuen (esaterako, pasaporteak, identitate-dokumentuak, gidabaimenak, kreditu eta zordunketako txartelak) iraunkortasuna, iraupena eta kalitatea egiaztatzen dira.
  • Bankuko billeteen eta beste segurtasun-dokumentu batzuen saiakuntza-zerbitzua. Hainbat produkturen iraunkortasuna eta kalitatea egiaztatzen da, esaterako, produktu hauena: paperezko eta polimerozko euskarria duten bankuko billeteak, segurtasun-etiketak, bankuko txekeak, aurrezki-libretak, tabakoaren eta alkoholaren zigiluak, segurtasun-etiketak eta posta-zigiluak.
  • Txanponen eta metalen saiakuntzen zerbitzua. Hauen guztien kalitate-propietateak aztertzen dira: euro-txanponak, bilduma-txanponak (metal preziatuak), kospelak, aleazio baxuko altzairu jakin batzuen metalezko aleazioak eta merkataritzaren zein segurtasunaren arloko askotariko produktuetan erabiltzen diren beste metal batzuk.
  • Peritu-azterketen zerbitzua. Merkatuan dauden segurtasun-produktu ugariren autentikotasuna egiaztatzeko azterketa, dudazko lagina erreferentziako edo jatorrizko laginekin alderatuta.
  • Metrologia, kalibrazio eta kalitate-bermearen zerbitzua. DZFN-MEEren neurketa-ekipamendu guztiek kalibrazio-ziurtagiri egokiak dituzte.

Kontaktua