Hornitzaileen homologazioa

Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala - Monetaren Errege Etxea, segurtasun produktuen fabrikatzaile eta zerbitzu publikoen prestatzaile bezala identifikatzen da bere jarduerarengatik.

Produktuaren kalitatean edo prestaturiko zerbitzuan zuzenki erabilitako materialetarako, hauen garrantzi tekniko, ekonomiko eta estrategikoarengatik bereziki adierazgarriak direnez gero, DZFN-MEEk hornitzaile eta kontratisten kontratazio, aukeraketa eta ebaluaketa prozedura bat ezartzen du. Hauen bidez gure bezeroen eta gizarteak orokorrean eskatzen dituen kalitate mailak ziurtatzea lortzen da, honetarako beharrezkoa delarik material bakoitzarentzat ezarririko homologazio prozesu bat gainditzea. Prozesu hauek ondorengo ikuspegiekin dute erlazioa orokorki:

Hornitzaileen aukeraketa

Gure asmoa, beraien jardueran hoberenak diren hornitzaileak lortzea da. Horregatik, hornitzaileen aukeraketa gure erosketa prozesuko arlo garrantzitsuenetariko bat da. Aukeraketa hau ondorengo irizpideetan oinarritzen da :

  • Eskaintzaren ebaluaketa ekonomikoa.
  • Agindutako epe mugen betetzea.
  • Baldintza tekniko eta administratiboetan eskaturiko betekizunekin aurrera joateko konpromisoa eta gaitasuna izatea.
  • Bide tekniko eta gizabide erabilgarriak.
  • Kontrataturiko produktu edo zerbitzuaren kalitatea.
  • Aurreko parametroak betetzeko esperientzia eta ebaluaketa.

Irizpideen transmisioa

Behin hornitzaile bat material edo zerbitzu zehatz bat hornitzeko hautatua izan denean, DZFN-MEEk beharrezkoa den informazioa bidali eta mantentzen du, bertan deskribatzen direlarik argi eta garbi, bai eskaturiko produktuaren eta zerbitzuen ezaugarriak eta baita bete beharrezkoak diren legezko irizpideak ere.

Era berean, produktuak hala eskatzen duenean, beharrezkoak diren irizpide bereziak gehitzen dira produktuaren homologaziorako, prozedurentzako, ekipamenduentzako eta langileen kalifikaziorako, eta hornitzailearen kalitateko kudeaketa sistemarako bete behar diren ezaugarriak ere gehitzen dira.

Homologazio prozesua

Lehengai eta material lagungarrien homologazio prozesuan, non aldez aurretik aztertzen den DZFN-MEEari banaketak egiteko hornitzaile egokia den, jarrera froga batzuk gainditu behar dira, intentsitate desberdinekoak hauek produktuaren ezaugarrien arabera.

Lehenengo frogarako, saldu behar den produktuaren lagin bat aurkeztu behar da kargurik gabe, horrela posible izango delarik horniduraren ulertze eta gaitasun teknikoa aztertzea DZFN-MEEk eskatzen dituen zehaztapenen arabera.

Ondoren, industria karakterea duen eskaera baten hornidurarekin, hornitzailearen gaitasuna frogatu nahi da produktuaren fabrikazio erregular eta iraunkor baterako.

Froga guztietan, bete beharrezkoak diren DZFN-MEEk emandako ezaugarriak alde batera utziz, materia desberdinek gure fabrikazio prozesuetan daukaten errendimendua aztertu nahi da.

Ebaluaketa jarraitua

Ebaluaketa jarraitua, homologazioa lortu duten hornitzaile guztiei aplikagarria da eta bertan ondorengo parametroak izaten dira kontutan:

Hornitutako produktuaren kalitatea: Hornitzaileak Kalitate Ziurtagirian emandako datuetan oinarritzen da alde batetik, eta DZFN-MEEk produktuan aurrera eraman dituen saiakuntzetan beste batetik, gure fabrikazio prozesuan produktuak daukan jarrera ere kontutan hartzen delarik hau mugatzeko.

Zerbitzuaren kalitatea: Hornitzaileak emandako zerbitzuaren ezaugarriak baloratzen dira (epe mugak, eskainitako laguntza tekniko eta komertziala, bilketa, materialaren identifikazioa, etab.).

Emaitzak itxarondakoak ez diren kasuetan, DZFN-MEE hornitzailearekin kontaktuan jartzen da emaitza hobeak jasotzeko aldatu behar diren alderdiak mugatzeko.