Medallas

Medallas
 
Medailistika DZFN-MEE enpresan tradizio handia duen adierazpen artistikorako bitarteko bat da, eta prestigio aitortua du bertako grabatzaileen kalitatearengatik; izan ere, beren esperientzia eta ilusio guztia jartzen dute artelan txikiak sortzen.
 
Medailen diametro eta diskoaren lodierari esker, txanponetakoak baino bolumen handiagoko irudiak lor daitezke. Brontzezko eta kobrezko gure medailak gure adituek eta grabatzaile entzutetsuek urteetan zehar egindako diseinuetatik sortzen dira. Medailen kalitatea eta edertasuna dela eta, urtez urte, gero eta bildumagile gehiagok dute medailistikarako interesa.
 
Museoko dendan medaila horiek indibidualki edo serietan eros ditzakezu edo nahiago baduzu gure online salmenta-katalogora sar zaitezke. Bertan, hainbat gai daude, esaterako: "Lanbideak", "Flora eta Fauna", "Pertsonaia ospetsuak", "Zezenak", "Ibaiak" edo "Hiriak".
 
Bestetik, DZFN-MEEk bere sormen eta teknologia guztia enpresen eta erakundeen eskura jartzen du, oroitzapenerako, oparitarako edo merkaturatzeko neurrira egindako medailak lantzeko.
 

Tomás Francisco Prieto saria

Kapitulu honetan Tomás Francisco Prieto saria jaso duten egileek egindako medailak urtero jaulkitzen ditugula nabarmendu nahi dugu. 
 
Premio Tomás Francisco Prieto
Carlos III. Erregearen Txanpon Etxeen Grabatzaile Orokorraren irudia gogoratuz, Txanponaren Errege Etxeak jendearen edo objektu eder eta esklusiboaren miresleen eskura jar ditzake, XX. eta XXI. mendeetako artista plastikoen artista onenetako batzuk guretzat egindako medailak. Artista horiek gure panorama artistiko garaikideko izenen zerrenda paregabea osatzen dute eta horrek Tomás Francisco Prieto saria justifikatzen du.
 
Sari honekin, Txanponaren Errege Etxearen xedea hau da: Espainiako eta Iberoamerikako artista handiei, aurrez medailekin lotura izanda edo izan gabe, emanda Espainiako medailistikari prestigioa ematea, zabaltzea eta jarraipena ematea, eta, aldi berean, medailen mundura beste egile plastiko batzuk ekartzea eta publikoan horrekiko zaletasuna zein bildumazaletasuna sustatzea.
 
Tomás Francisco Prieto saria artista hauek jaso dute: 1990 Eduardo Chillida, 1991 Antoni Tapies, 1992 Antonio López García, 1993 Eduardo Arroyo, 1994 Pablo Palazuelo, 1995 Andreu Alfaro, 1996 Antonio Saura, 1997 José Luis Cuevas, 1998 Luis Gordillo, 1999 Carmen Laffón, 2000 Roberto Matta, 2001 Juan Barjola, 2002 Rafael Canogar, 2003 Antoni Clavé, 2004 Martín Chirino, 2005 Luis Feito, 2006 Albert Rafols Casamada, 2007 Pepe Hernández, 2008 Guillermo Pérez-Villalta, 2009 Eva Lootz, 2010 Alfredo Alcaín, 2011 Susana Solano, 2012 Juan Navarro Baldeweg, 2013, Cristina Iglesias, 2014, Jaume Plensa, eta 2015ean, Jose Maria Sicilia.
 
Saria emanda, saritutako artistak gai libreko medaila bat diseinatu behar du eta gero medaila hori DZFN-MEE enpresak egiten du. Medaila landu ondoren, eta kobrezko 225 unitateko, zilarrezko 40 unitateko eta urrezko bi unitateko tirada mugatuarekin, medaila erreginari aurkeztu eta eskaintzen zaio Tomás Francisco Prieto Saria hurrengo sarituari ematen zaion egunean. Ospakizun horren ondoren (Txanponaren Errege Museoaren entzunaretoan egiten da), aurreko edizioan saritutako artistaren lan grafikoaren erakusketa inauguratzen da.